- Idi-probak
Hiru egunetan jokatuko dira Errezilgo probak
DONOSTIA
Gaur hasiko dira Errezilen bertako probak hiru uztarrirekin. Amalurren,Letearen eta Izetaren idi pareak izango dira gaur gauean. Bihar, Frantxillaren, Lopategiren eta Andrakasen uztarriak neurtuko dira. Igandean ez da saiorik izango eta astelehenean amaituko dira probak Txausonen, Letearen eta Artzadunen idiekin. Hiru egunetan 22.00etan hasiko dira saioak.
Etzi, 17.00etan, Eibarren, Agińa auzoan, Garroren eta Agerreazpiren uztarriak neurtuko dira. Ordu berean, Elgoibarren, San Miguel auzoan, Etxaberen, Epiolaren eta Olidenen idi pareak izango dira lehian. Etzi, ordu berean baita ere, Busturian, Txertudiren, Ormaetxeren eta Gernikaren idi pareak lehiatuko dira.
|