GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-29
- Aizkora (Nafarroako Txapelketa)
Hamar aizkolari arituko dira finalerako txartelaren bila
·Lehenengo bost sailkatuak izango dira hilaren 29ko saioan

DONOSTIA

Etzi 13.00etatik aurrera jokatuko da Etxarri Aranatzen Nafarroako Lehen Mailako aizkolarien kanporaketa. Bertan honako kirolari hauek hartuko dute parte: Nazabal,Larretxea, Mindegia, Vicente,Barberena, Lopez, Senosiain I.a, Senosiain II.a, Kañamares eta Telletxea.

Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko ditu. Lehenengo bost sailkatuek urriaren 29an Lakuntzan jokatuko dute finala. Kanporaketa horretan Nazabalek egin dezakeen lana zalantzan dago, izan ere, bizkarreko arazoekin ibili baita, eta bertaratzen bada ere, seguraski ez da baldintzarik onenetan izango. Joan den asteko erakustaldiak bertan behera utzi behar izan zituen. Hala ere, kanporaketako helburua pasatzea izaten da, eta punta-puntan joaten ez bada ere, ez dirudi finalean izateko eragozpenik izan beharko lukeenik.

Euskal Herrikoa

Euskal Herriko Hirugarren Mailako bigarren kanporaketa jokatuko da etzi 12.00etatik aurrera Getxon, Andramari probalekuan. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko moztu beharko ditu, eta honako aizkolari hauek lehiatuko dira: Llanos,Garitaonaidnia, Aldape, Alkizalete, Lasa, Zabala, Aierbe II.a, Mugertza II.a, Zubizarreta, Etxeberria, Olano eta Mandazen. Lehenengo hirurek lortuko dute finalerako txartela. Ugarteburu, Otaegi eta Teietxea jadanik sailkatuta daude urriaren 12ko finalerako.

Bestetik, bihar, Igantzin, 19.00etan hasita, Nafarroako aizkolari gazteen San Miguel saria jokatuko da. Honako gazte hauek neurtuko dira: G.Larretxea, O.Larretxea, Kañamares, Erasun eta Jimenez. Aizkolari bakoitzak kana-erdiko enbor bat eta bi 45 ontzako moztu beharko ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss