GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-29
EAEko euskaltegietako ikasle kopuruak hazten segitzen du
Euskaltegien ikasturte berriko datuak aurkezterakoan, euskal hiztun berriak sortzeak duen garrantziaz eta hori lortzeko egin behar den ahaleginaz jardun zuten Lakuako Gobernuko arduradunek. Gaur egungo egoerara arte egindako aurrerapausoa ere aipatu zuten, nahiz eta oraindik ere egiteko lan asko dagoela aitortu zuten.

BILBO

Datorren astelehenean emango diote hasiera ofiziala Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegi homologatuek, publiko eta pribatuek, 2006-2007ko ikasturteari. Aro berri honetarako 40.000 ikasle inguruk eman duela izena jakinarazi zuten, horietako 4.000 batek autoikaskuntza ikastaroetarako. Datuak iazkoen oso antzekoak dira, eta azken urteotako gorakada txikiari eusten diote: aurreko ikasturtean 39.494 ikaslek eman zuten izena euskaltegi homologatuetan.

Gorakada, txikia izan arren, nahiko jarraia da, eta azken urteotako joerari eusten dio. Izan ere, 1996-1997ko ikasturtean 43.763 ikasle izan zituzten hiru herrialde horietako euskaltegiek, eta 2002-2003ko ikasturtera arte iraun zuen beherakada txiki bat izan zuten ondoren. Ikasturte hartan 33.168 ikasle aritu ziren euskara ikasten edo lehendik zekitena hobetzen. Ordutik aurrera, ordea, matrikulatzeak gorantz doaz, poliki-poliki suspertzen; iaz 39.494 izan ziren, eta aurten, 40.000 inguru.

Iaz euskara azterketetara aurkeztu zirenetatik %66k gainditu zuten 1. maila; %52k, 2.a, eta %66k, 4.a. EGAri dagokionez, berriz, lehen eta bigarren deialdietakoak batuta, 1.156 ikaslek eskuratu zuten agiria. Guztira, 3.663 pertsonak lortu zuen euskara agiriren bat.

Bilbon atzo egin zuten aurkezpenean, sare publiko eta pribatuetako euskaltegietako ordezkariez gain, Lakuako Gobernukoak ere bazeuden. Miren Azkarate Kultura sailburuak esan zuenez, «goraipatu» egin behar da euskaltegiak eta HABE erakundea egiten ari diren lana helduen euskalduntzea «etengabe hobetzeko».

Alde horretatik, 2003an sare pribatuarekin batera sorturiko Bitariko Batzordea euskalduntze jarduera «sendotzeko eta indartzeko» egiten ari den «lan oparoa» ere nabarmendu zuen. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, gainera, udal euskaltegien sarea «indarberritzeko neurriak» hartu nahi dituztela adierazi zuen.

AEK-ko Mertxe Mujikak ere elkarlanaren «fruituak» aipatu zituen, baina egiteko dagoena agertu zuen: «Ezin dugu ahaztu oraindik ere lan handia dagoela egiteko helduen euskalduntzea eta alfabetatzea guztiz normalizatutako arloa izan dadin: baliabideak, formazioa, sustapena eta abar etengabeko lana eta jarraipena eskatzen duten arloak dira. Etorkizunean ere elkarlanean aritzea eskatuko dute».



34 urteko emakumea
GARA

BILBO

34 urteko emakumezkoa eta langile espezializatua, liberala edo teknikoa; horixe da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegi homologatuetan euskara ikasi edo hobetzeko izena ematen duen ikaslearen profila. Izan ere, ikasle guztien %69 emakumeak dira; gizonak, berriz, gainerako %31.

Izena ematen duten ikasleen lanbideei dagokienez, gehienek lanbide espezializatua, liberala edo teknikoa dute, %25ek. Hurrengo talde nagusia administrazio publikoetako enplegatuek osatzen dute; ikasle guztien %20 dira horiek. Horien atzetik datoz ikasketak burutzen ari direnak (%17) eta irakasleak (%12).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss