Gasteiztar bat atxilotu dute emazteari erasotzeagatik
GASTEIZ
Gasteizko Udaltzaingoak 38 urteko hiritar bat atxilotu zuen atzo, ustez 40 urteko emazteari fisiko eta psikologikoki eraso izanagatik. Emazteak senarraren aurka jarritako salaketak adierazten duenez, azken hilabeteetan astinaldiak, bultzadak, irainak, mehatxuak eta kontrol pertsonal zorrotza jasan behar izan ditu.
Udaltzaingoak jakinarazi zuenez, senar-emazteen arteko eztabaidak eta ondorengo irain eta mehatxuak oso ohikoak izan dira, baina emakumea orain arte ez da inongo erietxetara joan zauriak sendatzera eta ez du salaketarik jarri.
Iragan irailaren hamabostean, ordea, horrelako gertaera batzuen ondoren, senarrak emazteari ileetatik tiraka amaitu zuen, eta orduan erabaki zuen azkeneko horrek Gasteizko ospitale batera joatea eta zauriak sendatu ondoren salaketa jartzea.
|