GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-29
Gaurko elkarretaratzeetan eta Filipe Bidarten aldeko mobilizazioan parte hartzera deitu dute

GASTEIZ

Segi gazte erakundeak eta EAE-ANV alderdiak, gaur, hilabeteko azken ostirala dela-eta, euskal presoen eskubideen alde egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera deitu dute.

Hedabideetara igorritako oharrean, Segik nabarmendu du «euskal preso politikoen statusaren alde eta euren eskubideen defentsan» kalera irteteko eguna dela gaurkoa, eta bereziki deia egin dio euskal gazteriari «Gobernu espainolak xantaiarako egiten duen erabilpena eta bizi osorako espetxe zigorraren ezartzea» salatzeko.

«Gobernu espainolak eta frantsesak euskal preso politikoak xantaiarako erabili nahi dituzte, euren egoera ahalik eta gehien estuturik», salatu du gazte erakundeak, eta gaineratu du baldintzapen hori «Euskal Herrian ireki beharreko prozesu demokratikoaren baldintzatzaile gisa eta prozesuaren nondik norakoak desitxuratzeko» erabili nahi dutela.

Ildo horretan, «herri presioa» bideratzeko eskatu dio Segik euskal gizarteari, «herri borrokaren bidez lortuko baita euskal presoen aberriratzea, kaleratzea eta euren eskubideen jabe Euskal Herrian izatea».

«Injustua, krudela eta gizagabea» jotzen du EAE-ANVk Iñaki de Juanaren egoera, «ezinegona» eragiten duen egoera, hain zuzen. Hori horrela, alderdi abertzaleak gogora ekarri du azken ostirala dela gaur, eta hitzordu horretan Estatu espainolari eta frantsesari «beren legeak bete ditzatela» eskatzeko dei egin du.

Alde horretatik, euskal presoak beren etxeetatik hurbil dauden lekuetara gerturatzeko eskatu du, eta gaixo daudenak eta zigorraren 3/4 bete dituztenak aske geratzeko. Hori lortzearren, elkarretaratzeetara «modu masiboan» joateko galdegin du indar independentistak.

Alderdi horrek, halaber, bihar Baionan Filipe Bidart euskal preso politikoaren alde deituta dagoen manifestazioan parte hartzera deitu du. Filipe Aska batzordeak deitu du biharko mobilizaziora, otsailean 19 urte kartzelan beteko dituen errepresaliatu lapurtarra aska dezatela eskatzeko. 15.00etan abiatuko da manifestazioa, Baionako auzitegiaren aurretik.

Azterketa Parisen urriaren 2an

Bidarten egoera Parisko auzitegi batek aztertuko du heldu den otsailaren 2an, eta hainbat eragile biltzen dituen sostengu taldeak sarritan nabarmendu du baldintza guztiak betetzen dituela presoak aske geratzeko.

Prentsa oharrean, gainera, EAE-ANVk gogora ekarri du batzordea arduratuta agertu dela auzitegiaren «izaera politikoagatik», eta biharko ekimenarekin batera deialdia egin duela urriaren 2an elkarretaratze bat egiteko. Babesa eman die bi ekimenei, eta Estatu frantsesari eskatu dio Bidart libre jar dezala, «edozein mendeku politikoren gainetik».

Abertzaleen Batasuna eta LCR alderdiek ere babesa eman diete mobilizazio horiei. LCRk gogorarazi du bigarren aldia dela Parisko auzitegiak Bidart askatzeko eskaera aztertzen duela, eta nabarmendu du euskal presoak «baldintza guztiak» betetzen dituela. Horre-gatik, eskaera errefusatzea «diskriminazio onartezina» izango litzatekeela irizten dio alderdi horrek.



Aldarrikapen bat eta mobilizazio ugari
GARA

GASTEIZ

Idiazabal parean, N-I errepidean, suzko barrikada bat ezarri zutela adierazi du lagun ezezagun batek. Asteazkenetik ostegunerako gauean izan zen ekintza, eta horrekin «borrokaren balioa berretsi» nahi izan zuten egileek.

Berriemaile ezezagun horrek gaineratu du bereziki Iñaki de Juanaren egoera salatu nahi izan zutela, eta errepresaliatu donostiarraren ekimena «Euskal Preso Politikoen Kolektiboak duen duintasunaren eredu» dela esan du.

Gogora ekarri du badirela beste hainbat preso «justiziaren erabilpen politikoa eginez» bizi osorako espetxean «usteltzen» utzi nahi dituztenak.

EAJ euskal gazteak «espainolen esku uzteko» prest dagoela salatu du, eta nabarmendu du Auzitegi Nazional espainolak «desagertu» behar duela. Bakea «euskal herritarren hitza eta erabakia aitortzeak» ekarriko duela gaineratu du.

Beste aldetik, Askatasunak deituta mobilizazioak izango dira bihar Azpeitian, Oña- tin eta Aretxabaletan.

10.00etan martxa egingo dute Nuarbera, eta Anjel Otaegi 1975ean fusilatutako ETAko militantearen etxe aurrean omenaldia egingo dute. Arratsaldean ekitaldia izango da plazan.

Oñatin, 19.30ean, manifestazioa izango da Herriko Plazatik abiatuta, eta Aretxabaletan manifestazioa eta bazkaria egingo dute eguerdian.

Gaur 20.00etan manifestazioa abiatuko da Murgiako udaletxetik, eta bihar elkarretaratze bat egingo dute Izarrako Herriko Plazan. Asteartean, 50 lagunek giza katea egin zuten Deustun eta San Inazion De Juanaren askatasuna eskatzeko.

Fleuryko espetxean bi borroka egun egin dituzte Korsikan hildako bi militanteen omenez eta gaixo dauden presoen askatasuna galdegiteko.

Atzo, elkarretaratzeak egin ziren Eibarren (55), Antsoainen (22), Iruñeko Alde Zaharrean (35), Barañainen (21), Txantrean (60) eta Arrosadian (29).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss