Txabarrik Batasuna legeztatzeko �pauso eraginkorrak� eskatu ditu
DONOSTIA
Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzo Politika Orokorraren plenoa jaso zuten, eta bertan, herrialdeko ahaldun nagusi Joan Joxe Gonzalez de Txabarrik �Batasuna legeztatzeko pauso eraginkorrak� eskatu zituen hauteskundeetan indar independentista instituzioetan eta udaletan ordezkatua egon dadin. Arratsaldean, berriz, PSEren eta gainerako alderdien erantzunak jaso zituen Gonzalez de Txabarrik. �Konstituzioa eta Legea eskuan izanda ere, guztiz posible da politikan berrager daitekeen ezker abertzalea legalitatean aritzea, agerraldi biolento guztiengandik aldendua�, esan zuen Gipuzkoako PSEren idazkari nagusi Miguel Buenek. Haren desira ere datozen hauteskundeetan ezker abertzalea Batzar Nagusietan eta udaletxeetan ordezkatua egotea dela adierazi zuen, baina horretarako eman beharreko pau- soak Batasunari dagozkiola gaineratu zuen. �Bakea ez da Konstituzioaz edota Estatutuaz ahanztea�, esanez jarraitu zuen Buenek ahaldun nagusiari erantzun nahian. Izan ere, haren aburuz, euskal herritarren erabakiak errespetatzea Zuzenbideko Estatuaren joko arauak errespetatuz egin behar da.
EB: �Argi-ilunez beteriko unea� �Batasunaren legeztatzea demokraziaren teilatuan� jarri izana egotzi zion PSEko bu- ruzagiak Gonzalez de Txabarriri. Haren esanetan, ezker abertzaleari dagokio �garai politiko berrietara irekitzea�, baita bere legeztatzearen inguruan eman beharreko pausoak ematea ere. �Euskadiko garai politiko berria eta bere eszenatoki berriak ezin daitezke eraiki beste garai bateko politika egiteko balio izan zuten material zaharkituekin eta higatuekin�, nabarmendu zuen. Bestetik, Ezker Batua-Berdeak taldeko eledun Patxi Coiraren aburuz, �argi-ilunez beteriko une itxaropentsua� da egungoa, eta �mehatxuen eta indarkeriaren amaiera� eta Alderdien Legearen deuseztatzea aldarrikatu zituen bere hitzaldian. Aralarrek ere hartu zuen hitza arratsaldeko tartean, eta I�aki de Juana presoaren egoera gogora ekartzearekin batera, Gobernu espainolak indarrean duen espetxe politika alda dezatela eskatu zuen. �Arduraz� jokatzeko eskatu zion, gainera, ETAri.
|