GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-29
Latinoamerikako zinema eta kultura jaialdia
Lombardi-ren «La Mariposa azul» filmak arrakasta handia izan du
2003, urtean Biarrizko jaialdiko sari nagusia eskuratu zuen Francisco Lombardi zinemagileak «Ojos que no ven» filmari esker. Aurten, «La mariposa azul» bere azkeneko lana asteazken gauean proiektatu zuten jendaurrean, eta arrakasta handia izan zuen. Bestetik, aurtengo fikzioen lehiaketan filmen kalitatea nabarmendu dute.

BIARRITZ

“La Mariposa Negra” filma asteazken arratsean eman zuten Biarrizko zinemageletan. Bi emakumeren arteko topaketak eta elkartzeak beren bizian duten eragina agerian jarri nahi izan du Francisco Lombardi peruarrak, 2003an Biarrizko jaialdian sari nagusia eskuratu zuen zinemagileak.

Peruko errealitate politikoa azalduta, zinemagileak esan zuenez, film horren bidez pertsonaien izaera ezberdinak nabarmendu nahi izan ditu.

Emakume batek epaile batekin ezkondu behar du, baina hori gertatu aitzin ezkongaia hiltzen dute. Emakumeak, senargaia nork hil duen jakin nahian, ikerketari ekiten dio, eta berehala Peruko mafiarekin topo egiten du.

Filmaren bidez salaketa politikoa egin nahi izan zuenentz galdetu zioten, eta Lombardik argi utzi zuen “La Mariposa negra” fikzio hutsa dela. Eta, filmean agertzen diren bi emakumeen artean sortzen den adiskidetasuna kontatu nahi izan duela berretsi zuen.

Baina Latinoameriketan girotzen dela-eta, filmak bere herriko errealitatea ere agerian jartzen duela onartu zuen.

Biarrizko jaialdian azken hiru egunotan proiektatu dituzten filmak kalitate ezin hobekoak direla aipatu dute, oro har, ikusleek. Baina, halere, azaldu dituztenen artean lehen egunean eman zuten Juan Carlos Rulfo zinemagile mexikarraren “En el hoyo” filma eta “La Mariposa Negra” izan dira arrakastatsuenak.

Bestetik, igandean arratsaldeko bi eta erdietan eginen duten sari banaketa arte, Oscar Cardenas zinemagile txiletarraren “Rabia”, Adrian Caetano argentinarraren “Despues del mar”, Jorge Duran brasildarraren “Proibido proibir”, Marcelo Bertalmio Uruguayko zinemagilearen “Ruido” eta Damian Szifron argentinarraren “Tiempo de Valientes” emanen dituzte fikzio sailean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss