GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-12
«Tabua» izango da Galeuscak Iruñeko batzarrean jorratuko duen gai nagusia
«Tradizioa eta disidentzia» izan zen Galeuscaren aurreko batzarrak Gironan landu zuen gaia. Aurtengo batzarrak Iruñean «Tabua» jorratuko du. «Harreman ezin estuagoa dago literaturaren eta tabuaren artean. Are gehiago esango nuke: taburik gabe ez legoke literaturarik», esan zuen Jaume Perez Associacio d’Escriptors en Llengua Catalanako lehendakariak atzo Hernaniko Txillida Lekun Galeuscako hiru ordezkariek eman zuten prentsaurrekoan. Batzarra azaroaren 1ean hasiko da.

HERNANI

«Taburik gabe ez legoke literaturarik», esan zuen Jaume Perezek, Associacio d’Escriptors en Llengua Catalanako lehendakariak, baina, esandakoa zuzendu nahi balu bezala, jarraitu zuen: «Beharbada gehiegikeria bat esan dut, baina garbi dago tabua dela literaturaren ifrentzua. Zerbaiten kontra idazten da beti literatura, zerbaiten kontra edo norbaiten kontra.Ez dira nire hitzak, gure elkarteko hirugarren lehendakari Joan Punsetek esanak baizik. Egoerarekiko deserosotasunetik jaiotzen da literatura. Debekatua dagoena esateko idazten du idazleak. Ezarri zaigunaren kontra ari da idazlea, askatasunarentzako esparru berriak bilatuz betiere. Diskurtsoa bukatzen denean jaiotzen da literatura», esan zuen Jaume Perezek.

Fito Rodriguezek eman zuen «tabua»ren inguruan eratu duten lau eguneko egitarauaren berri, baina Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariari hitza eman baino lehen, Katalunian puri-purian dagoen eztabaida bat gogoratu nahi izan zuen Jaume Perezek. «Pobleten egin genuen lehen batzarrean oso garbi utzi genuen euskal literatura, literatura galegoa edo katalana euskaraz, galegoz edo katalanez egiten direnak direla. Urteak igaro dira, baina guretzat hain argi dagoen kontu hori nahastu egin nahi dute batek edo batzuek. Katalan literatura eta kultura izango dira datorren urtean Frankfurten egingo den Liburu Azokako gonbidatu nagusiak, eta zenbait idazlek gaztelaniaz idazten dutena ere literatura katalana dela esaten hasi dira zenbait. Eta gauzak argi esan behar dira: katalanez egiten dena bakarrik izan daiteke katalan literatura», esan zuen Jaume Perezek.

Luis Txillidak batzarraren logoa egiteko aitaren “Katea” zergatik aukeratu zuten agertu zuen. «Tabuak ere neurri batean kateak dira, nahiz eta gure aitak kate horiek beti zabalik uzten zituen», esan zuen. Cesareo Sanchezek, Asociacion de Escritores en Lingua Galegako lehendakariak, Galeuscaren historiari gainbegiratua eman zion, 1936ko sorreratik abiatuta. «Elkarrekin egin dugun lanari esker anaikidetasun lokarriak sortu dira gure artean. Urtero egiten ditugun batzar hauetatik adiskidetasunak eta beste hainbat lotura sortu dira. Hiru kulturak, hiru literaturak anaikidetzeko sortu zen Galeusca, eta xedea, neurri batean, lortu egin da», esan zuen.



Hitzaldiak, txangoak eta irteerak lau egunean
J.A.

HERNANI

Fito Rodriguezek egitarauaren zirriborroa egin zuen. «150 urte dira Freud jaio zela ­gogoratu zuen Rodriguezek­, eta hark idatzi zuen ‘Totema eta tabua’, kultura batean zer gurtzen eta zer debekatzen den aztertu zuen liburua. Horren inguruan arituko gara Iruñean egingo dugun batzarrean».

Azaroaren 1ean, 19.00etan zabalduko dute batzarra Iruñeko Iruña Park hotelean, eta afalondoan ‘Gogoa zubi’ izeneko Galeuscari buruzko dokumentala erakutsiko dute. Biharamunean Ur Apalategi, Camilo Franco eta Isabel Clara Simoren hitzaldiak izango dira. Bazkalaurretik Iruñeko Alde Zaharretik literatur ibilbidea egingo dute Joxemiel Bidator gidari dela. Maisonave jatetxean bazkaldu ondoren tabu politikoa, tabu afektiboa eta tabu estetikoa aztertuko dituzte eta Mikel Markez eta Pako Aristiren “Tabuak salda egiteko” ikuskizuna emanda amaituko da eguna. Ostiralean, irteera egingo dute Baztan aldera Urdazubiko hartzuloak ikusi eta ipuin kontaketaren lehen saioa egiteko. Elizondoko Santxotenea jatetxean bazkaldu eta ipuin kontaketaren bigarren saioa egingo dute Arizkunenea kultur etxean.

Azaroaren 4an ­larunbata­ amaituko da batzarra, hausnarketa ekitaldia eta hiru hizkuntzatan aterako den liburu batean bilduko dituzte ondorioak atzo Fito Rodriguezek esan zuenez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un muerto y la N-634 y la A-8 colapsadas tras varios accidentes
Ekonomia
La inflación baja en Araba y Nafarroa, sube en Gipuzkoa y se mantiene en Bizkaia
Mundua
La ocupación ha matado a 655.000 iraquíes, veinte veces más de los que reconoce Bush
Mundua
El futuro político del proceso irlandés se decide en negociaciones en Escocia
Kultura
Una mirada al arte actual del Africa negra
Kirolak
El Baskonia sigue economizando brillo y recursos
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo y el Friendship invitan a acudir al debate en Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss