GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-12
Lapurdum euskal ikerketen aldizkariak beste ale bat argitaratu du

BAIONA

Lapurdumek 10. alea aurkeztu du aste honetan. Baionako Euskal Ikasketen Unibertsitate arteko Departamentuko Iker ikerketa zentroak kaleratu du Baionako Diziplina askoko Fakultatearen laguntzarekin. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz idatzitako 18 artikuluetan euskara eta euskal kulturako artikulu ezberdinak aurkezten dira.

Literatura arloan Ur Apalategik egungo Ipar Euskal Herriko literaturaren bazterrak eta zerumugak erakusten ditu. Gorka Mercerok Atxagaren “Lekuak” lana ikertzen du postmodernitatearen tokia aztertuz. Jose Mari Olaziregik, berriz, haur-literatura analizatzen du. Azkenik, historian sartuz, XVI. mendeko Maria Estibaliz de Sasiola olerkaria aipatzen du Patri Urkizuk.

Nafarroa Behereko Bazkazaneko Iriberri etxean atzemandako XVIII. mendeko predikuen testuak bildu ditu Jean-Baptiste Orpustanek. Bestalde, Blanca Urgellek Aita Larramendik erabili zituen liburuak zerrendatzen ditu. Testu horien bilketa lanari dagokionez, aldizkaria argitaratzen duten ikerlariek aipatu zuten hizkuntza zabalduagoetako testuekin gertatzen ez den bezala, euskarazko testu zaharrak oraindik ezagutzeke daudela, eta horretan datzala Lapurdum agerkariaren garrantzia.

Hizkuntzalaritzaz eta dialektologiaz bost artikulu argitaratu dituzte Urtzi Etxeberriak, Aritz Irurtzunek, Xarles Videgainek, Aitor Iglesiasek eta Juan Luis Ormaetxeak. Euskararen egoeraz «Aski ote da hizkuntza bat erakastea haren salbatzeko?» galderaren erantzuna ematen saiatzen da J. B. Coyos. Azkenik, Denis Laborderen lana ekartzen du gogora J. Casenavek.

Joan den ekainetik Iker zentroaren inguruan ibiltzen diren euskarari buruzko testu anitz Artxiker artxibo irekian atzeman daitezke Interneten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un muerto y la N-634 y la A-8 colapsadas tras varios accidentes
Ekonomia
La inflación baja en Araba y Nafarroa, sube en Gipuzkoa y se mantiene en Bizkaia
Mundua
La ocupación ha matado a 655.000 iraquíes, veinte veces más de los que reconoce Bush
Mundua
El futuro político del proceso irlandés se decide en negociaciones en Escocia
Kultura
Una mirada al arte actual del Africa negra
Kirolak
El Baskonia sigue economizando brillo y recursos
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo y el Friendship invitan a acudir al debate en Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss