GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-12
Ipar Koreako egitasmo nuklearra
Herritarrek jasango lituzkete zigorrak
«Ipar Koreako arma nuklearren egitasmoak eragin latzak izan ditzake eskualdearen segurtasunean, baina janarien bidalketa etetea ikaragarri kaltegarria izan daiteke Ipar Koreako herritar xumeentzat», ohartarazi du Human Rights Watch Ameriketako Estatu Batuetako erakundeak. Giza eskubideen aldeko erakundea eta Nazio Batuen Erakundeko adituak bat datoz zigor ekonomikoen aurka egitean. Errusiak 12.800 tona gari bidali zuen atzo Ipar Koreara.

BEIJING

Human Richts Watchek (HRW) «Ipar Koreako Gobernua eta herritar xumeak ezberdintzeko eskatu du zigor ekonomikoei buruz eztabaidatzean».

AEBetako GKE horren kalkuluen arabera, Ipar Koreako biztanleriaren «herena nazioarteko laguntzetatik bizi da».

Mendebaldeko GKEen arabera, duela hamar urte gutxienez milioi bat korear hil ziren goseak jota eta milaka izan ziren Txinara ihes egin zutenak. Horrela, egun, antzerako beste krisialdi humanitario baten atarian geundeke, batez ere, udan izan diren uholdeen ondorioz.

«Jendea leku batetik bestera doa janariaren bila eta ez dago behar beste zereal. Negua dator eta beldur gara», ohartarazi du Good Friends erakundeak.

International Crisis Group eta Refugees International bat etorri dira zigor ekonomikoek izan ditzaketen eraginak gogora ekartzean. Erakunde horiek guztiek dei egin diote «nazioarteko komunitateari» laguntzak bidaltzen jarrai dezan.

Hego Koreak eten egin ditu laguntzak. Japoniak, bestalde, zigorrak ezarri dizkio Ipar Koreari. Aitzitik, Errusiak 12.800 tona gari helarazi zizkion atzo Ipar Koreako Gobernuari.

Nazio Batuen Erakundea ere kezkati agertu da eta Txina zigorren ­sinbolikoak­ alde agertu da lehenengoz.



Apuntes
«Declaración de guerra» a Pyongyang

PYONGYANG.­ «Si EEUU sigue molestándonos e incrementando su presión, lo veremos como una declaración de guerra y adoptaremos una serie de medidas físicas correspondientes», indicó el Ministerio de Exteriores norcoreano en su primer comunicado oficial desde la prueba nuclear.

Japón se adelanta al Consejo de Seguridad

TOKIO.­ El Gobierno japonés prohibirá todas las importaciones procedentes de Corea del Norte, vetará el atraque de cualquier barco norcoreano en los puertos nipones y restringirá la entrada de ciudadanos de ese país en Japón. La decisión fue tomada tras la reunión del Comité de Seguridad.

Annan pide a Bush que acceda a hablar

NUEVA YORK.­ El secretario general saliente de la ONU, Kofi Annan, pidió a Pyongyang que «no empeore una situación ya de por sí extremadamente difícil e instó a Estados Unidos a que acceda a mantener conversaciones bilaterales con Corea del Norte, «como ya lo hicieron en el pasado», recordó.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un muerto y la N-634 y la A-8 colapsadas tras varios accidentes
Ekonomia
La inflación baja en Araba y Nafarroa, sube en Gipuzkoa y se mantiene en Bizkaia
Mundua
La ocupación ha matado a 655.000 iraquíes, veinte veces más de los que reconoce Bush
Mundua
El futuro político del proceso irlandés se decide en negociaciones en Escocia
Kultura
Una mirada al arte actual del Africa negra
Kirolak
El Baskonia sigue economizando brillo y recursos
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo y el Friendship invitan a acudir al debate en Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss