GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-12
«Eskubideen zozketa» salatu dute Soraluzen
·Alokairuzko etxebizitzen parke publikoa eskatu zuen Elkatzenek, alokairuan bizi direnen diru-sarrerei egokitua

SORALUZE

Atzo 34 etxebizitzaren zozketa egin zuten, eta etxeen banaketa politika horren kontra azaltzeko protesta egin zuen Elkartzenek. «Eskubideak ez dira zozkatzen», salatu zuten eskubide sozialen aldeko plataforma hori eratzen duten elkarteek, eta gehiago eraiki beharre- an alokairuzko etxebizitzen parke publikoa eskatu zuten, alokairuan bizi direnen diru-sarrerei egokituta betiere.

Lakuak babes ofizialeko pisuen gainean egiten duen politika arbuiatu zuten, kanpoan uzten dituelako gutxieneko diru-sarreretara iristen ez direnak ere: «Ezin dugu onartu politika publikoek baliabide gutxien dituzten pertsonak kanpoan uzterik», aldarrikatu zuten. Gainera, Euskal Herri osoan 250.000 etxe huts daudela gogoratu zuten, 324 Soraluzen bertan. «Etxe hutsen parke hori optimizatu beharra dago, hartara alokairuzko etxebizitza gisa erabil baikenitzake», adierazi zuten azkenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un muerto y la N-634 y la A-8 colapsadas tras varios accidentes
Ekonomia
La inflación baja en Araba y Nafarroa, sube en Gipuzkoa y se mantiene en Bizkaia
Mundua
La ocupación ha matado a 655.000 iraquíes, veinte veces más de los que reconoce Bush
Mundua
El futuro político del proceso irlandés se decide en negociaciones en Escocia
Kultura
Una mirada al arte actual del Africa negra
Kirolak
El Baskonia sigue economizando brillo y recursos
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo y el Friendship invitan a acudir al debate en Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss