GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-12
Bost eraso saio aldarrikatu dituzte Baionako Udaltzaingoan oharra utzita

BAIONA

Polizia Judizial frantseseko Zuzendaritzaorde Antiterrorista Lapurdin eginiko bost sabotaje ahalegin ikertzen ari da, polizia iturriak aipatuz atzo Efek jakinarazi zuenez. Zehazki, ekintzon aldarrikapena aztertzen ari ei da, duela egun batzuk Baionako Udaltzaingoaren bulegoetan utzi baitzuten bere gain hartzen zituen oharra.

Iturri beren arabera, aldarrikapena Irrintzi izeneko talde batek egin du: abuztuan Defentsa ministro eta Donibane Lohizuneko auzapez ohi Michelle Alliot-Marieren etxe ondoan, Ziburun, jarritako lehergailua aipatzen du; eta apirilean, Kanboko turismo bulegoaren ondoan, Biarrizko aireportuan eta Baionako Suprefeturaren alboan zeuden hiru edukiontzitan etxean eginiko lehergailu bana sartu izana.

Aldarrikapena egiten den idatzian, «Euskal Herria ez dago salgai» esaldia baliatzen dutela gaineratu zuten, eta Estatu frantsesari eskatzen diotela gatazka gainditzeko prozesuan parte har dezala. Hain justu, bi esamoldeok erabili omen zituen komunikatzaile anonimo batek edukiontzietan jarritako lehergailuen berri emateko Poliziari deitu zionean.

Oharrak, iturrion esanez, honakoa ere badio: «Euskal Herri osoan elkarrizketa politikoa egiteko, gure antolakundeak beharrezko neurriak erabiliko ditu».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un muerto y la N-634 y la A-8 colapsadas tras varios accidentes
Ekonomia
La inflación baja en Araba y Nafarroa, sube en Gipuzkoa y se mantiene en Bizkaia
Mundua
La ocupación ha matado a 655.000 iraquíes, veinte veces más de los que reconoce Bush
Mundua
El futuro político del proceso irlandés se decide en negociaciones en Escocia
Kultura
Una mirada al arte actual del Africa negra
Kirolak
El Baskonia sigue economizando brillo y recursos
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo y el Friendship invitan a acudir al debate en Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss