Naziogintzari bultzada emango diote Burlatan urriaren 28an eta 29an
Naziogintza indartzeko helburuarekin, Nazio Garapenerako Biltzarrak EH06 Nazio Eztabaida antolatu du hilaren 28rako eta 29rako, Burlatako kultur etxean. Hainbat alorretan egindako lanaren diagnosiaz gain, datorren ikasturterako egin beharrekoa eta norabideak finkatuko dituzte. Orain arte landu dituzten alorrekin batera euskal curriculuma eta gazteria, adibidez, besteren artean emigrazioaren arazoa ere aztertuko dute Burlatako kultur etxean.
IRUÑEA
EH06 Nazio Eztabaida antolatu du NazioGarapenerako Biltzarrak hilaren 28rako eta 29rako, Burlatako kultur etxean. «Erantzukizunez aritu behar dugu guztion artean nazio estrategian aurrera berebiziko garrantzia duen pausoa emango baitugu», nabarmendu zuten atzo, Iruñean, Jagoba Zuluetak eta Zaine Rekondok. Horrekin batera, eragileen eta herritarren lana beharrezkoa dela nabarmendu zuten: «Gure nazioaren oinarri sendoak finkatu eta egikaritu behar ditugu». NazioEztabaida helburu hori betetzeko sortu zela adierazi zuten: «Euskal Herriak dituen egiturazko arazoei erantzuteko, eta ikuspegi orokorretik, norbere esparruan egiten den lanaz gaindi auzolanean eta elkarrekin sor ditzakegun indar berriak bideratzeko». Alde horretatik, ekimen horretan eragileek eta herritarrek parte hartzea bultzatu nahi dutela adierazi zuten. Herritarron Topaketak hilaren 28an hasiko dira, 15.00-etan hain zuzen,Jendarte Azoka eginda. Bertan, 40 eragile baino gehiagoren proiektu eta ekoizpenak jarriko dituzte. Arratsaldeko lauretan, berriz, lantegi txikiak hasiko di-ra, eta hainbat alor landuko dituzte. Horietako batean euskalcurriculuma aplikatzeko estrategia aztertuko dute. Bukatu berri den ikasturtea curricu- luma osatzeko prozesuarena izan dela adierazi zuten, eta aurrerantzean, hura aplikatzeko nazio estrategia diseinatzea izango dela erronka nabarmendu zuten. Horrekin batera, Euskal Gazteriaren Biltzarra egingo dute Burlatan. «Diagnostikoa, gazteen ekintza plana eta Ipar Euskal Herrirako ekimen bereziak» aipatuko dituzte bertan. Nazio Planari egitasmo berriak gehituko zaizkio; horien artean, interneten Euskal Herrirako domeinu propioa izatearen aldarrikapena.Horrek izango dituen onurak (nazioarteko aitortza, euskara eta euskal kulturarako bultzada) eta beharrezkoak diren pausoak aztertuko dituzte.
Migrazioa eta aniztasuna
Burlatan jorratuko duten beste gai bat migrazioarena eta aniztasunarena izango da. Lan-talde bat jarri da martxan «gaiari erantzun positiboa emateko nahiarekin eta egitasmo zabala» jakinarazteko.Eskolak euskalduntzearen gainean, aldarrikapenetik konpromisoetara pasatzeko premia aztertuko dute. «Herritarrek argi utzi dute egungo hizkuntza ereduek ez dutela euskalduntzea bermatzen», nabarmendu zuten. Egoera horri buelta emateko proposamen zehatzak aztertuko dituzte. Auzolanaren eta nazio elkartasunaren arloan, herri estrategian indar gehiago biltzeko moduak ere aztertuko dituzte. Horrekin batera, “Palestina, hesien zirrikitutik”, “Nomadak TX”, “Sanfermines 78” eta “Ezkaba” dokumentalak emango dituzte Burlatan.
Eragileen lanaren isla Jendarte Azokan
M.D.
IRUÑEA Berrogei gizarte eragile baino gehiagoren proiektu eta ikuspenen berri eduki ahal izango da Burlatan, EH06 Nazio Eztabaidaren barruan. «Euskal Herrian nazio eraikuntzan eginikoarekin batera jarrita, gure nazioan egiten ari garenaz jabetzeko parada izanen dugu», nabarmendu zuten Jagoba Zuluetak eta Zaine Rekondok. Honako taldeek jarriko dituzte erakusmahaiak Burlatako EH06 Nazio Eztabaidan euren lana ikusarazteko: Kontseilua, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, AEK, EHE, Oinarriak, LAB, Ipar Hegoa, Eguzki Bideoak, Gaztesarea, Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena, Sortzen-Ikasbatuaz, UEU, EHBE, “Hikhasi”, Ikasle Abertzaleak, STEE-EILAS, Askagintza, Bai Euskal Herriari, Etxerat, Gurasoak, AHT Elkarlana, AHT Asanblada, EHGK, Segi, gaztetxeak, Txalaparta, ESAIT, EDB (Mendebala jaialdia eta diskoak), Whusu Federazioa, Askapena, El- kartzen, IPES-GITE, Bilgune Feminista, Emazteek Diote, Andrea, Urtxintxa, TAT, Askatasuna, 18/98+, “Hitza”, “Berria”, GARA, “Xirika”, Info 7, Akuilu eta Giza Eskubideen Behatokia.
|