GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-12
- Aizkora (Euskal Herriko Txapelketa)
Ugarteburu izango da Hirugarren Mailakoa irabazteko faboritoa
·Mugertza II.a, Aierbe II.a, Mandazen, Otaegi eta Teilletxea ere finalean izango dira

DONOSTIA

Euskal Herriko Hirugarren Mailako finala jokatuko dute gaur, Basaurin, 12.00etan. Bertan honako aizkolari hauek izango dira: Ugarteburu, Otaegi, Teilletxea, Mugertza II.a, Aierbe II.a eta Mandazen. Aizkolari bakoitzak hiru kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko ditu. Lehenengo biak datorren urtean Bigarren Mailan arituko dira.

Ugarteburu: Ezkioko aizkolari beteranoa da txapela lortzeko faborito. Bere garaian, LehenMailan puntako aizkolaria bihurtu zen, eta maila nagusiko final ugaritan izan zen. Gero, aizkora uzteko erabakia hartu zuen. Kirola utzita egon ostean, berriro itzuli zen plazetara, baina erakustaldiak bakarrik egiteko. Orain dela hiru urte torneoetan hasi zen, eta aurten berriro ere txapelketa ofizialetan parte hartu du. Gauzak ongi joanda, oso zaila izango da hari txapela kentzea.

Mugertza II.a: Bigarren kanporaketa irabazi zuen aizkolaria da mutrikuarra. 19 urte besterik ez du, eta lehen finala izango du.Gazte mailako txapel bat baino gehiago jantzi ditu, iaz azkenekoa, eta aurten maila nagusian lortu nahi du. Txapela ez bada, bigarren lekua ere ez litzateke txarra.

Otaegi: Faboritoen artean sartzen da zizurkildarra ere. Hala ere, berak garbi esan du Ugarteburu dela irabazteko faborito nagusia, eta besteek bigarren postua izango dutela helburu, nahiz eta lehenengoa ere baztertu ez. Hirugarren aldiz parte hartzen du txapelketa honetan, eta bigarren finala izango du.

Aierbe II.a: Gorabehera dezente izan duen aizkolaria da, baina eskarmentu handikoa eta maila onekoa da ataundarra. Azkenaldian ongi dabil aizkoran, eta gaur bakarren batzuk estu hartuko ditu. Lehenengo bi postuetatik ez du oso aparte behar Aierbe gazteak.

Mandazen: Nafarrarentzat lehen finala izango da, eta horrekin helburua bete du. Herrialde horretako bakarra izango da, gainera; beste bostak gipuzkoarrak baitira. Bera, ordea ezusteren bat ematera joango da. Inor gutxik uste du lehen bi postuetan amaituko duenik, eta horrek lasaitasuna eman behar dio. Galtzeko ezer ere ez dauka eta irabazteko asko.

Teilletxea. Gipuzkoarra ez da hasi berria, baina lehen aldiz izango da finalean. Horrek ere lehen helburua bete du, baina ez du horrekin konformatu nahi. Hala ere, berarekin inor gutxik kontatzen du, eta Mandazeni bezalaxe, horrek lasaitasuna eman beharko dio. Honek ere galtzeko gutxi eta irabazteko asko dauka.

Final hori jokatutakoan, aizkoran Euskal Herrikoak amaitzeko Lehen Mailakoa faltako da, eta hori hilaren 22an jokatuko dute Tolosan. Bigarren Mailakoan, berriz, Unai Otañok eraman zuen txapela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un muerto y la N-634 y la A-8 colapsadas tras varios accidentes
Ekonomia
La inflación baja en Araba y Nafarroa, sube en Gipuzkoa y se mantiene en Bizkaia
Mundua
La ocupación ha matado a 655.000 iraquíes, veinte veces más de los que reconoce Bush
Mundua
El futuro político del proceso irlandés se decide en negociaciones en Escocia
Kultura
Una mirada al arte actual del Africa negra
Kirolak
El Baskonia sigue economizando brillo y recursos
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo y el Friendship invitan a acudir al debate en Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss