GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-18
Rose Escargot-en ondorioen bidez hitz egiten dute Kerobiakoek azken lanean
Orain bi urte «Kerobia» izeneko diskoa kaleratzean lortutako arrakasta errepikatzeko gogoz iritsi dira iruindarrak bigarren lanarekin, «Rose Escargot»ekin. Fikziozko pertsonaia bat da, irudizko leku batean kokatutakoa, Isburten, eta haren bizipenen ondorioez baliatu dira kantu formako hamaika istorio kontatzeko. Oraingoan, aurrekoan bezalaxe, teklatuari, ahotsari eta koruei eman diete garrantzia, baina soinu «naturalaren» bilaketan gitarra dinamikoak ez dituzte baztertu.

IRUÑEA

Kerobia Iruñeko taldeko kideek Rose Escargot fikziozko pertsonaia eta Isburt alegiazko lekua aukeratu dituzte bigarren diskoarekin, hain zuzen “Rose Escargot”ekin, barruan dutena kaleratzeko.

Ez da ohiko lana, Roseren hamaika istorio islatu baitituzte bertan; pertsonaiaren gogoetak, ihesaldia, bizipozak eta tristurak, besteren artean. Izan ere, taldeko gitarra eta ahots XabiFernandezek agertu moduan, ez dute «aparteko gauzarik» kontatzeko asmorik izan. «Ez dugu nahi irakaspenen diskoa izaterik», gaineratu zuen Fernandezek.

Instrumentazioa eta moldaketa

Disko berria 2004an kaleratutako “Kerobia” diskoaren ildo beretik doa, instrumentazio eta moldaketa beroekin eta teklatuen protagonismo bereziarekin. Alde horretatik, diskoan nabariak dira pianoaren eta Hamondaren doinuak, nahiz eta ahotsak eta koruek ere berebiziko garrantzia duten.

Azken lana, hori bai, «intentzio» handiagoarekin egin dute, eta «hasiera-hasieratik zer» lortu nahi zuten argi eduki dute, German San Martin teklatuak jotzen dituenak esandakoaren arabera. Horiek hala, Rose Escargot-en bizipenetatik abiatuta, hamaika kantu bildu dituzte lanean, guztiak taldeak eginak; hitzak, berriz, Xabi Fernandezenak dira.

Oraingo honetan ez dituzte abestien hitzak diskoan sartu, buruan zerabilten kontzeptuari «euskarri bisuala» eman nahi izan baitiote, eta hitzen ordez esaldi motz bat eta ideiaren ardatza biltzen duten ilustrazioak erabili dituzte; Maite Gurrutxagak eginak, hain zuzen. Diskoaren maketazio lana osatzeko, Pablo Errearen laguntza izan zuten.

Soinuari dagokionez, batez ere «naturaltasuna» bilatu dute, Alberto Isaba baxu-jotzaileak esan zuenez. «Ez genuen artifiziorik nahi. Inoiz, hori freskotasuna falta zaigula esateko erabili izan dute, eta egia da neurri batean; izan ere, diskoa grabatzera joan ginenean %100a preparatuta eman genuen», adierazi zuen Isabak.

“Rose Escargot”en aurkezpen ekitaldian oso kontentu agertu ziren taldekide guztiak lortutako emaitzarekin, normalean gertatu ohi den moduan. Hala eta guztiz ere, «etengabe garatzen» ari direla gaineratu zuten.

Behin diskoa aurkeztuta, orain «zailena» datorrela onartu zuen San Martinek: «Orain, herriak onetsi beharko du guk egindako lana». Alde horretatik, erronka gogotsu hartuko dutela esan zuten, eta ostiral honetan bertan Etxerekin batera Tolosako Bonberenea gaztetxean emango duten kontzertuan hasiko dira horretan.

Diskoa Gor diskoetxearekin kaleratu dute, aurrekoa bezala, eta ohiko salmenta puntuetan dago salgai.

Hala ere, euren web orrialdean ere eskura daitezke abesti guztiak mp3 formatuan, www.kerobia.com-en, bai eta abestien hitzak eta kontzertuen egunak ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss