GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-18
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Gertaerak preskribatu direlako, EHUko auzipetutako 103 ikasleak kargurik gabe irten ziren atzo epaitegitik. Auzipetutako ikasle gehienek uko egin zioten epaiketan egoteari eta Errektoretzara joan ziren gertatutakoa salatzeko eta 103 ikasle «kriminalizatu» dituela salatzeko. Era berean, EHUko campusetan zein NUPen eta Mondragon Unibertsitatearen egoitzetan mobilizazioak izan ziren epaiketa salatzeko eta Bolognako prozesuaren inposizioa salatzeko.

LEIOA

EHUko ikasle auzipetuak kargurik gabe irten ziren atzo Getxoko epaitegitik, epaileak gertaerak «preskribatutzat» jo baitzi- tuen. Auzia 2003an LOUren kontra Leioako campusean itxialdi bat egiteagatik zabaldu zen eta Auzitegi Nazionaleko bidean ere jarri zen, hasiera batean ETAn parte-hartze ez-zuzena izatea leporatu baitzieten ikasleei.

Auzipetuek positiboki baloratu zuten epaiketaren nondik norakoa, baina «inposizioaren kontra eta ikasleen eskubideen alde itxialdi bat egin izanagatik kriminalizatu» dituztela salatu zuten beste behin.

Epaitegira sartu eta identifikatu ostean auzipetu gehienak eraikinetik irten ziren, «epaiketaren antzutasuna» salatzeko eta Errektoretzara bidean jartzeko. Bertan batu zitzaizkien eurei elkartasuna erakusteko manifestazioa egin zuten 400 bat ikasleak. Guztiek «okupazio sinbolikoa» egin nahi zuten bertan, baina Errektoretzara sartzean zinpeko zaindariek sarrera eragotzi nahi izan zieten eta hainbat ikasle jipoitu zituztela salatu zuten.

Behin Errektoretzara sartuta, ikasleek, besteren artean, «UPV ikasleon etsaia», «Bolognari ez» edota «UPV espainola» oihukatu zuten. Auzipetuen asmoa «egoera salatzeko» errektoreari gutun bat ematea zen, baina Bizkaiko errektoreorde Iñaki Goirizelaiak jaso zuen errektorea bertan ez zegoela esan baitzieten.

Leioakoan ez ezik, beste campus eta unibertsitateetan ere auzipetuen aldeko mobilizazioak izan ziren IAk deituta.

Gasteizko campusean ikasleek Errektoreordetza okupatu zuten eta itxildia egin zuten bertan herenegun. Atzo, manifestazio bat antolatu zuten eta 200 bat ikaslek hartu zuten parte. Donostiako Ibaetako campusean 40 bat ikasle elkarretaratu ziren. Mondragon Unibertsitatetik eta NUPetik ere iritsi zitzaizkien 103 ikasleei elkartasun keinuak.

Auzipetuek, era berean, hainbat irakaslek ere elkartasuna adierazi dietela nabarmendu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss