2007an ez dute Biarrizko Argazki eta Bideo jaialdia antolatuko
BIARRITZ. Lapurdiko kostaldeko Herriko Etxearen eta Argazki eta Bideo jaialdiko antolatzaile Biarritz Photo elkartearen artean negoziazioek irauten duten bitartean, jaialdia eten dute. Ez dute bertan behera utzi; gogoeta garaia izango da jaialdiaren norabidea erabaki arte. Jaialdiko prentsa arduradun Bernardette Sabathier-ek atzo adierazi zuen: «Jaialdia etetea Biarritz Photoren eta auzapezaren artean hartutako erabakia izan dela bakarrik dakit. Ni ere azalpenen zain nago».
|