GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-18
Munduko Foro Sozialeko erabakitzeko gunean sartu da Askapena
Askapena talde internazionalista Munduko Foro Sozialeko Nazioarteko Kontseiluan onartu dute. Foroko izaera, osaera eta antolakuntza erabakitzen ditu organo horrek. Guztira 150 sarek osatzen dute. Foroko eztabaidaguneetan herrien eskubideen ikuspegia indartu nahi du Askapenak. Nairobin izango du horretarako aukera.

BILBO

Askapena Munduko Foro Sozialeko Nazioarteko Kontseiluan sartu da. Erakunde horretan Foroaren antolakuntza, osaera eta izaera erabakitzen dira. Egun 150 bat sarek osatzen dute; horietako bat Herriak Aske elkartasun sarea da. Askapena sare horretan onartu dute eta, horren ondorioz, erabakitzeguneetan parte hartu ahalko du hemendik aurrera. Euskal Herriko talde internazionalistarekin batera, Palestinako Health Work Committees elkartea eta Venezuelako Simon Bolivar Koordinakundea ere sare horretako kideak dira.

Askapenak sare horretako kide izateagatik edukiko dituen aukerak Euskal Herriko gizarte mugimendu guztien esku jarri nahi ditu, modu horretan, bertoko taldeen lana nazioartera zabaldu ahalko dutelako. Horretarako aukera Nairobin (Kenya) izango dute, han egingo baita 2007ko Munduko Foro Soziala, urtarrilaren amaieran. Orduz geroztik, urtero beharrean, bi urtean behin egingo dute.

Nairobirako erronkak

Nairobirako dituen helburuen berri eman zuen atzo Askapenak. Batetik, Foro Sozialeko eztabaidetan herrien ikuspegia indartu nahi du talde internazionalistak. Orain arteko ardatz nagusia, haien berbetan, eskubide indibidualak izan baitira.

Horrekin lotuta, herri guztien autodeterminazioaren eta burujabetzaren garrantzia aldarrikatuko dute. Askapenaren aburuz, bestelako mundua eraikitzeko funtsezkoak direlako eskubideok. Bestalde, Euskal Herriak globalizazioaren kontrako borrokan duen esperientzia beste herrien esku jarri nahi dute. «Euskal Herria ez dago bakarturik. Beste herriek bezala, bazterketa soziala, emakumeen zanpaketa eta kultura eta kulturarekiko erasoak jasaten ari gara. Azken finean, inperialismoaren menpe bizi den mundu eta kontinente bateko kideak gara», gogorarazi zuten. Euskal Herriko borroka erakutsi bai, baina betiere herri bakoitzak bere borroka eredu propioa izateko eskubidea errespetatuta, zehaztu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss