GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2006-10-18
Bidart kasua: Paris euskal prozesuaren aurka doa

Filipe Aska! sostengu batzordeak aurrez ikusten zuen bezala, baigorriarraren auzian erabakia guztiz politikoa izan da. «Terrorismoa»ri loturiko kartzela-zigorrak berri- kusteaz arduratzen den epaitegiak baldintzapeko askatasuna ukatu dio Bidarti, 18 urte preso eman dituenari. Orain dela bi urte frantses justiziak lehen askatasun eskaera errefusatu ostean, 2005eko uztailean bigarrenari ekin zion Bidartek. Joan den abenduan Troyesen egindako bistak azken irailera arte atzeratu zuen erabakia. Bien bitartean sortu berri den aipaturiko epaitegi bereziak hartu zuen bere gain kasua. Aldaketa guztiz kaltegarria izan da. Troyeseko epailea, fiskala, baita Clairvaux presondegiaren zuzendaria baldintzapeko askatasuna ematearen alde azaldu ziren. Parisko fiskalak, ordea, argi erakutsi zuen bistan legeak ezartzen dituen baldintza guztiak bete arren, auzi honetan ez zutela legearen arabera erabakia hartuko. «ETAk su-etenari amaiera emango balio, zein izango litzateke zure iritzia?». Horrelako galderak pausatuz, fiskalak Bidarten askatasuna oztopatzeko hautua egin zuen. Euskal Herrian zabaldu den prozesu politikoarekin zerikusirik ez duela esaten du maiz Parisek. Bidart auziak adierazpen hori gezurtatzen du. Justiziaren eta demokraziaren aurka erabakiak hartuta, Estatu frantsesak elkarrizketan oinarrituriko konponbidea oztopatzen baitu. -



Los 103 alumnos de la UPV, libres tras otro proceso judicial sin sentido

Los 103 jóvenes juzgados ayer en Getxo por su participación en una encerrona contra la LOU han quedado libres de cargos, pero el proceso que han vivido estos últimos años dejará en ellos una imagen de la UPV más ligada a la dinámica de negación del debate y la disidencia que los alumnos denuncian que de la institución abierta que proclaman sus dirigentes. No es el bagaje que cabe pedir a una universidad pública para quienes acuden a sus aulas para formarse de cara a conformar la sociedad del futuro. -



Lehendakariaren aldeko adierazpenaren hutsuneak

EAEko Epaitegi Nagusiak lehendakariaren aurka harturiko erabakiak dituen ondorio kaltegarriak arbuiatu ditu Lakuako Gobernuak. Epaitegiak «lehendakariaren funtsezko eskubideak» urratu dituela adierazi du Lakuak. Tamalez, bere adierazpenean ez ditu aipatu Pernando Barrena, Arnaldo Otegi eta Juan Joxe Petrikorena, erabaki horrekin ­eta askoz lehenagotik ere­ «funtsezko eskubideak» guztiz urratuak dituztenak. Ibarretxe lehendakariarekin bildu ziren Batasuneko ordezkariak, alegia. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss