GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-18
Ainara Rodrigez eta Gorka Zozaia - Ikasle Abertzaleen eledunak
Soka estutuz doa; ikasleon eskubideak errespetatu!

Ez da atzoko kontua. Urteak daramatzagu egoera hau salatzen. Ikasle borroken garaipenekin lege eta dekretuak nahastuz joan dira. Lortu izan diren aurrerapauso asko atzera egitea lortu dute agintari hainbatek. Egun, ikasleon eskubideen zanpaketa jasanezina da; urraketak etengabeak dira Euskal Herri luze-zabalean. Euskal ikasleria urkatu nahian, kolektibo bezala behin betiko desagertarazi nahi gaituzte. Soka lepoan aspaldi jarri ziguten, mehatxu ugari jasandakoak gara. Baina azkenaldian, soka estutzen dabiltza, ikasleriaren eskubide apurrak desagertarazten. Ondorengoak adibide larrienak besterik ez dira:

Hizkuntza eskubideak eskuratzea utopia bihurtzen ari da euskal ikasle gehienontzat. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan praktikan ezinezkoa da ikasketak euskaraz burutzea, horretarako lizeo bakarra baitago. Nafarroa Garaian egoera ez da askoz hobea. «Vascuen-ce»aren legea murrizketa itzela da lurralde osoan ikasketak euskaraz burutu ahal izateko eta oso gutxi dira, beraz, euskaraz ikasteko eskubidea bermatua duten ikasleak. EAEri dagokionez, nahiz eta balorazio positiboagoa egin beharko litzatekeen, egoera are penagarriagoa da; izan ere, euskalduna ei den Administrazioak ez baitu oraindik eskolak euskal ikasleria euskalduntzerik lortu!

Bestalde, curriculum arrotzen arabera hezteak nazkatuta gaitu! Berdin dio Zuberoan zein Bizkaian, edukiak arrotzak zaizkigu euskal lurralde osoan. Alde batetik, atzerritarren modukoak egin nahi gaituzte eta, bestetik, ez digute geurea, euskalduna, ikasten uzten. Hori gutxi balitz bezala, ospakizun arrotzak betetzera behartzen gaituzte: hilaren 12an, adibidez, Hispanitatearen egunean, txapelokerrekin batera ba al dugu zer ospatu? Edo azaroaren 11n Lehen Mundu Gerran Frantziaren alde eroritakoak omendu behar al ditugu euskaldunok gure borondatearen aurka, intsumisio jarrerak guztiz jazarriz, erama- nak izan ginenean?

Euskal kutsua duen edozer ikasgeletatik kanpo mantendu nahi dute, baina ez hori bakarrik. Ikasleon desnazionalizazio prozesuan goi mailako ikasketak gure herrietatik urrun jartzen dizkigute, batez ere Estatu frantsesean, eta ikasle unibertsitario «frantsestuak» ekoizten dituzte. Honekin batera, horma erraldoiak eraiki dituzte administrazioen arteko mugan, eta euskal lurralde osoan ikasleak aske mugitzea ia ezinezkoa da. Honengatik guztiarengatik, bereziki Euskal Herrian ikasteko eskubidea guztiz urratuta dagoela salatu beharrean gaude.

Ez, egungo egoeran ezin gara hizkuntzaz zein edukiz euskaldundu. Ezinezkoa zaigu. Eta hau aldatzea okurritzen bazaigu, batzartu, antolatu eta borrokatzea nahi badugu, soka lepoan estutuko digute arnasarik har ez dezagun. Euskal Herriko ikastetxe askotan ez dira oinarrizko askatasun demokratikoak bermatzen: ezin batzartzea ­kanporatze mehatxupean­, ezin adieraztea ­kartelen gaineko zentsura askotan!­, horretarako kontrol soziala gero eta handiagoa ­kamerak eta txakurrak ikastetxeetan­ eta ezin grebarik egin ikasleriaren gehiengoarentzat. Finean, ezin kolektibo gisa jardun eta, beraz, ikasleria hiltzeko zorian jartzen ari dira, soka estutzen doa.

... Eta, gainera, Bologna. Gainera, bai. Aurreko guztia gutxi balitz bezala, etorkizun iluneko prozesua da Bolognarena. Gainera, bai, goitik behera ezarritakoa: Munduko Merkataritza Elkartetik europar enpresarien mahaira, gero ministroengana... Errektore eta Dekanoen esku gelditu arte. Ikasleoi gainera datorkigun etorkizun beltza.

Hezkuntzarako eskubidea larriki urratua izango da unibertsitateetan. Sistema pedagogiko berriak ikasketetara soilik dedikaturiko ikaslea baino ez du bilatzen eta tasen dirutza kontuan hartuz etxean diru nahikoa duena soilik izango da unibertsitaria. Honek, gainera, kolektibo bezala jardutea guztiz eragotziko du, izango al dugu betarik arazoen aurrean antolatzeko? Hizkuntza eta kultur eskubideak europeizazioaren mesedetan zanpatuak izango dira, europar herritar anglosaxoituak dira etorkizuna, homogeneizazioan itoko da Euskal Curriculuma.

Okerrena, baina, inposaketa europar honen aurrean gure unibertsitateetako agintariek agertzen duten jarrera da. Proiektua atsegin dutelako batzuek, eta kontra egiteko asmorik ez dutelako besteek, alfonbra gorria jarria diote Bologna prozesuari. Aplikazio guztiak puntualki bete eta kontrako ahotsak kolpetik isildu. Halaxe egin dute Bo- lognaren aurrekaria zen LOUren aurkako itxialdi batetik 103 ikasle kanporatu eta auzipetuta, ez dute bidean trabarik nahi.

Eta ez izan zalantzarik alfonbra ikasleon odolaz gorritzen jarraituko dutela, hori da ikasleon eskubideekiko duten errespetu maila. Baina zalantzarik ere ez dezatela haiek izan, ezingo dituztela beren asmoak burutu, ez diegula kurtsoa normaltasunez aurrera egiten utziko. Horregatik izan gaituzte aurrean Iruñean, horregatik geunden Sarrikon, eta horrexegatik ikusi beharko gaituzte, bihar eta etzi, euren ametsik gaiztoenetan.

Egindako diagnostiko honen guztiaren ondorioz, soka estutuz doan sentsazioa izan dezatela ohartarazi nahi diegu euskal ikasle guztiei. Era berean, egoerari buruz hausnartu dezatela eskatu nahi diegu: inguruko egoera aztertu eta borrokarako prest egon daitezela! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss