GARA
Surflariak itsasora euskal presoen alde
Euskal preso politikoen aldekoekimenak ia eguneroizaten dira EuskalHerrian, eta aldarrikapen arlohorretan irudimenakmaiz tartea izaten du. Uribe-Kostak hartu nahi du orain bide hori, eta«Itsasoruntz» ekimenadakar larunbaterako; «Busti zaitez euskalpresoen alde!» ozenadieraziz, olatu arteanahalik eta surflarigehiena bildu nahian.
Itsasoan ahalik eta surflari gehiena bildu nahian dabil Uribe-Kostako herritar talde askotariko bat, eta festa giroan Guinness errekorra bereganatzea du erronka. Horri eusteko, «Itsasoruntz» ekimena abiatu du: «Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko abian den prozesuari gure ekarpen txikia eskaintzeko sortu dugu, egitura politikoetatik kanpo, herritarren borondate soila eta egoeraren larritasuna oinarri dituena».«Prozesuaren parte» sentitzen direla eta horregatik ekimenak euskal presoen egoerari arreta berezia jarri nahi diola esan dute. Zera erantsi dute: «Egun Euskal Herrian martxan dagoen prozesu politikoan herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izanik, eta etorkizunerako herritar sare zabal bat eraikitzeko apostuari ekinez, zuen laguntza eskatzera gatoz». Horiek hala, hiru eskaera egin dituzte. Hilaren 21ean Algortako Portu Zaharrean egingo duten ekitaldian parte-hartze zuzena izatekoa, lehena; prestatu duten testuari atxikimendua helaraztekoa, bestea; eta diruz laguntzekoa, azkena. Ekimena antolatu ahal izateko beharrezkoa den dirua lortzeko, honako kontu zenbakia baliatuko dute BBKn: 2095 0022 00 9107848794. Prestatu duten idatziari dagokionez, bestalde, zera nabarmentzen da bertan: «Uribe-Kostan surfaren maitaleok sortu dugun ekimen honek egun Euskal Herrian sukaldatzen den prozesu politikoari bultzada bat ematea du helburu. Herri dinamika, parte-hartzean oinarritua eta egitura politikoetatik at jaiotakoa, malgua eta bateratzailea». Besteren artean, testuak dio: «Egun Euskal Herrian martxan dagoen prozesu politikoan herritarren parte-hartzea ezinbestekoa bada, presoek ere prozesu honetan agente diren neurrian, haien ordezkaritzaren bidez parte hartu behar dute. Presoen eskubideak, guzti-guztiak, errespetatu behar dira, egoera politiko-sozialaren gainetik; eta eurak edo senitartekoak ezin daitezke erabili prozesua bera edo prozesuaren parte diren beste agenteen jarrera baldintzatzeko asmoz». Presoen eskubideekin ezin dela jolastu, eta gatazkaren gizatasuna oinarri, «pertsona ororen eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatu eta bermatu» behar direla uste dute.
Ikasi ez ezik, parte hartu
Larunbateko hitzordua 11.00- etan abiatuko da agurra dantzatuta, eta prentsaurrekoa egingo dute Algortako Portu Zaharreko kaian. Eguerdian, berriz, herri kirolen eta «surf ikasgai magistralaren» txanda izango da, profesionalen eskutik. Geroago, eztabaidagunea, «Herritarren parte-hartzea bake prozesuan» lelopean.13.00etan, «Danok uretara» egingo dute Portu Zaharra eta Arriluzeko kaia herritarekin lotzeko asmoz; mokadua eta bertso saioa ere izango dira. Eneko Acero, Jon Garai, Aritxa Saratxaga, Gabriel Arostegi, Idoia Lorente, Iker Fuentes, Iker Acero, Hegoa Zabala, Dani Alonso, Asier Muñain... profesional ezagun ugarik eta gutxienez beste 132 surflari gehiagok atxikimendua eta babesa agertu diote ekimen berritzaileari. -
|