GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-18
- Euskal Soin Jarduerak
Euskal kultura transmititzea xede duten jolasak
·Azken urtean Gipuzkoako 14.000 ikaslek hartu zuten parte, LHtik unibertsitateraino

DONOSTIA

Euskal Joko eta Jaialdien barruan Euskal Soin Jardueren 2006/07ko proiektua aurkeztu zuten atzo Kirol Etxean.

«Proiektu hau duela hamabi urte jarri zen martxan ‘Ikaspilota’ izenarekin. Euskal pilota genero aldetik mutilen kirola zela ikusita, jolasak egokituz, nesken parte-hartzea handitu zen, eta herri kirolak lantzera pasatu. Beraz, ‘Euskal Soin Jardueren Proiektua’ izena hartu zuen», adierazi zuen Ikasikerreko Manex Beristainek.

LHtik unibertsitatera

«Gure harremana Gipuzkoako ikastetxeekin izaten da. Jolasok soinketako irakasleek lantzen dituzte. Landutako jolas horiek hainbat herritan jaialdiak eginda amaitzen dira. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik unibertsitatera arte eskaintzen ditugu, eta maila bakoitzaren arabera jolasak eta materiala egokitzen ditugu. Iaz, orotara 14.000 lagunek parte hartu zuren», aipatu zuen Beristainek.

Ikasikerreko Jone Larrañagak maila bakoitzari zein ekintza dagokion esan zuen.

«Udalekin eta kirol teknikariekin harremanetan jartzen gara lekuak eskatzeko ­plaza eta pilotalekuak batik bat­. Azkenean, parte-hartzaile kopurua eta ekintzak zehazten ditugu», esan zuen.

«Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan ­jarraitu zuen Larrañagak­ ‘euskal jolasak’ egiten ditugu. Guneka hainbat jolas antolatzen ditugu eta haur guztiek guztietan parte har dezaten errotazioa erabiltzen dugu».

5. eta 6. mailakoek pilota lantzen dute. Hainbat jolas egiten dira, eta lantegi eta txapelketa zenbait antolatzen dira: xarea, zesta eta bote luzea 6. mailakoekin... Bailaraka topaketa egiten da, eta gero Gipuzkoarako, azkeneko jaialdia.

DBHn euskal jolasak lantzeaz gain, dantza edo bertsolaritza lantegiak ere jorratzen dituzte, eta «munduko jolasak» ere praktikatzen dituzte, beste herrialdeetako jolasak ezagutzearren.

Azkenik, unibertsitatean, aurretik Gipuzkoako fakultate guztiekin datak koordinatu eta gero, azken jaialdia Donostian izaten da.

Helburuak

Jaialdion helburuak, Manex Beristainen hitzetan, ikasleen arteko harremana sortu eta sendotzea, euskara eta jolasa komunikatzeko tresna hezitzaile gisa erabiltzea, eta euskal kulturaren transmisioa garatzea dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss