GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-18
Donato LARRETXEA | Aizkolaria
«Gerritik orain nahiko ongi nabil, baina behin ere ez nik nahi bezala»
Donato Larretxea prest ikusten da datorren igandean Tolosako zezen-plazan Euskal Herriko txapela janzteko. Arantzako aizkolaria izango da horretarako faborito nagusietako bat. Iaz uko egin behar izan zion finalari, nahiz eta bertan izateko txartela lortua zuen. Gerriko arazoak aspaldikoak ditu, baina iaz ez zioten Durangon jokatu zen finalean parte hartzen utzi. Orain hobeto egon arren, ez dago berak nahi bezala.

Donato Larretxea izango da, Joxemari Olasagastirekin batera, igandean Tolosako zezen-plazan jokatuko den Euskal Herriko Txapelketa irabazteko faborito nagusia, azkenean, Nazabal, itxura guztien arabera, ez baita joango.

­Nola zaude igandeko finalerako?

Beno, fisikoki akaso ez horren ongi. Gerri hau dela medio, entrenamendu luze hauek ez ditut nahi bezala egin, baina bestela nahiko ongi ikusten dut nire burua.

­Gerriko arazoak direla medio, iaz hilabete asko egon behar izan zenuen geldirik, eta gainera, bai Euskal Herrikoari eta bai Nafarroakoari ere, uko egin behar izan zenien. Aurtengorako gogoz egongo zara, ezta?

Bai, ni beti egoten naiz gogoz lehiaketa baten aurrean, baina hor gorputza da agintzen duena, eta niri gerriak lan asko ematen dit. Orain nahiko ongi nabil, eta igandean ere ez badit arazorik ematen, lan ona egiteko itxaropena daukat.

­Iaz lesioa izan eta gero, zer moduz zaude orain?

Ongi, baina behin ere ez nahi bezala. Beti sumatzen dut min txikiren bat, eta behin ere ez gustura. Gerriko ebakuntza egina naiz, eta lan asko egin dute, eta hor arazoak dauzkat. Orain uzten didate lanean, baina beti beldurrarekin aritzen naiz.

­Dena dela, zuk gerriko arazoa aspaldikoa duzu. Dagoeneko horrekin lehiatzera ohituko zinen, ezta?

Bai, jadanik badaramatzat hamasei urte arazo honekin, eta hortxe jarraitzen dut. Nik gogoa eta nahia izan dut aizkoran jarraitzeko, eta hor jarraitzen dut, baina inoiz ez nik nahi bezala.

­Badirudi Nazabal ez dela finalean izango. Beraz, txapela Olasagastiren eta zure artean egotea litekeena dela esan al daiteke?

Ezin da aurretik esan. Nik uste dut Olasagasti oso ongi dagoela, sasoiko ikusi dut nik azkenaldian, eta Azurmendi ere hor dago, gaztea da, eta sasoi betean dago.Berak ere gorako beste urrats bat egin beharra dauka, eta baliteke hori aurten izatea.

­Badirudi, ordea, dirua zure aldekoa izango dela.

Bueno, ez dauka zertan nire aldeko joera hartu. Uste dut pare samarrean izango dela.

­Hilabete garrantzitsua izango da zuretzat. Txapeldunen Ligako finala irabazi duzu, orain Euskal Herriko finala dator, eta hurrengo astean Nafarroakoa da. Gehiegi akaso?

Bai, dudarik gabe, denak jarraian gehiegi dira. Ezin dira denak batera prestatu, eta nik uste dut final batetik bestera hogei bat eguneko tarte bat egon beharko litzatekeela. Niretzat, behintzat, denak behar bezala prestatzea oso zaila da.

­Horrek akaso Mindegiari egingo dio mesede, bera ez baita Euskal Herrikoan izango. Horrela uste al duzu?

Dudarik gabe.Bera Nafarroako finala ari da prestatzen, horri begira ari da prestakuntza eramaten, eta nik, berriz, orain Euskal Herrikoa daukat buruan. Orain, gainera, entrenamenduak ere lasaiagoak egin behar dira, gorputzari atseden emateko. Ez da gauza bera bi final jarraian prestatzea edo bakarra prestatzea.

­Gero, Urrezko Aizkolari Azkarrenaren sariketa etorriko da, eta ondoren Munduko Txapelketa. Lehen aizkolariek lehiaketa gutxiegi omen zenituzten, eta orain ez al dira gehiegi?

Bai, tarte txikian saio asko dauzkagu, baina antolatzen badituzte, guk aurrera joan beharra daukagu eta saiatu bakarren bat irabazten. Hala ere, tarte handiagoa egongo balitz, denontzat izango litzateke mesede.

­Hala ere, Euskal Herrikoa izango da zuretzat urteko lehiaketarik garrantzitsuena, ezta?

Beno, bai, bera da Euskal Herrikoa eta garrantzitsuena dela esan daiteke. Hala ere, Bakarkako Urrezko Aizkorak gorakada handia izan du, eta orain hura ere oso garrantzitsua da. Nik uste dut biak direla guretzat oso garrantzitsuak.

­Nola ikusten dituzu finaleko beste aizkolariak?

Olasagasti ongi dago, eta hark ere irabazi egin nahiko du. Azurmendi gaztea da, eta lehen aipatu bezala, jauzia egiteko garaia heldu zaio. Gero, Barberenak eskarmentu handia dauka, eta bere lana egingo du. Txapartegik lehen aldiz hartuko du parte final batean, baina aizkolari ona da, eta uste dut ez dela atzean geratuko. Gero, ez dakit Nazabalen ordez zein joango den. Berez Peñagarikanori egokitzen zaio. Bera txapelduna izandakoa da, eta ongi daki zer diren final hauek. Joaten bada, berak ere lan ona egingo du.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss