- Lau eta Erdia
Aspek iazko 6-2ari buelta eman dio, eta finalerdietan toki bat ziurtatu du
·Olaizola I.a eta Bengoetxea VI.a izango dira Asegarceko ordezkari bakarrak final-zortzirenetan
GASTEIZ
Pozik behar dute egon Aspen Lau eta Erdikolehen jardunaldia amaituta; izan ere, izandako zortzi kanporaketetatik seitan nagusitu baitira Jokin Etxanizek zuzentzen dituen pilotariak. Asegarceren aldetik aurrera egin duten bakarrak, berriz, Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxea izan dira.Emaitza soilez harago, txapelketako koadroari erreparatuta, Eibarko enpresak urrats on bat egin du; izan ere, finalerdietan bere pilotari batek toki bat ziurtatuta baitauka. Gauza da, Martinez de Irujok eta Berasaluze IX.ak igandean Bergaran jokatu beharreko partidako irabazleak Xala izango duela zain final-laurdenetan, eta hiru pilotariak Aspekoak izanik, finalerdietako ligaxkako lau pilotarietatik bat ziur bidartetarren enpresakoa izango dela, horrek dakarren guztiarekin. Zenbakiz, behintzat, final-laurdenetan ere, abantaila daukate Aspekoek lehendabiziko jardunaldi bikainari esker. Printzipioz, indarrak parekaturik zeuden, enpresa bakoitzak bina ordezkari sartuta zituelako: Olaizola II.a eta Patxi Ruiz Asegarcek, eta Titin III.a eta Xala Aspek. Baina partidarik jokatu gabe ere, zortzi postuetatik lau bereak izango direla ziurtaturik dauka. Izan ere, Tolosan astelehenean jokatu beharreko partidan ere, bi ordezkariak Aspekoak dira. Hala eta guztiz ere, horrek ez die finalerdietan beste ordezkari bat ziurtatzen, txapelketaren adarrari jarraituta, Aimar Olaizola txapelduna izango baitu zain Beotibarren irabazle irteten denak. Hala ere, esperientziak erakusten du Aspekoek ez daukatela ezer bermaturik, iazko egoera justu-justu alderantzizkoa baitzen, eta ligaxkan enpresa bakoitzak bina ordezkari izan zituen azkenean. Iazko final-zortzirenetan, Asegarcek sei ordezkari izan zituen Patxi Ruiz, Koka, Olaizola I.a, Agirre, Bengoetxea VI.a eta Leiza eta Patxi Eugi eta Gonzalez izan ziren Aspeko ordezkariak. Azkenean, Bilboko enpresatik Olaizola II.a eta Patxi Ruiz sailkatu ziren finalerdietarako; eta Eibarkotik, berriz, Xala eta Titin III.a.
Material aukera
Final-zortzirenetako partida horiei begira, gaur hasiko dira zortzi pilotariak materiala aukeratzen. Lehenak, Patxi Eugi eta Oinatz Bengoetxea, larunbatean Labriten arituko dira, gaur 11.30ean baitaukate hitzordua. 16.30ean, Olaizola I.a eta Barriola Azkoitian arituko dira; Martinez de Irujo eta Berasaluze IX.a, berriz, bihar 11.30ean, Bergaran.
Apuntes
Exposición sobre la pelota en
Basauri
El polideportivo de Artunduaga de Basauri acogedesde ayer y hasta el día 3 de noviembre, el «Museo de la Pelota», una exposición que repasa la evolución de este deporte y de los frontones mediante una serie de paneles, maquetas y herramientas relacionadas con esta práctica deportiva. Altuna I frena el ímpetu de Juaristi con
Badiola
Altuna I y Badiola se impusieron en el estelar de ayer en Galarreta a Juaristi-Etxabe por 40-34. La pelea se centró en los cuadros delanteros, terreno en el que Altuna I confirmó su buen estado de forma ante el pelotari con mejores números en el último mes. Olazar suspendió en el cuarto por un tirón. Fusto-Aierbe hicieron valer su potente arranque
Fusto-Aierbe hicieron valer su espectacular arranque en el estelar disputado en el Deportivo, donde no dieron opción a Iriondo-Luján, a quienes derrotaron por un resultado de 45-27. Los colorados empezaron de una manera inmejorable, ya que, con Mikel en plan magistral, se situaron 10-1.
|