GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-18
Arantza etxea hustu ondoren eginiko kanpaldia bukatu dute
Ezkio-Itsasoko Arantza etxe okupatua hutsarazi eta gero, Urretxu eta Zumarraga artean dagoen Potros enparantzan hamar egunez egindako kanpaldia astelehenean bukatu zuten bertako gazteek. Ekimenaren balorazio positiboa egin dute eta, era berean, dagoeneko etxebizitza eskubidearen aldeko 500 sinadura batu dituztela jakinarazi dute.

URRETXU

«Kanpaldian etxebizitza eskubidearen inguruko eztabaida sortu dugu eta herriko jende gehiena gure borrokarekin ados dagoela jakin dugu. Aste honetan egin ditugun panfleto banaketen eta sinadura bilketaren oso balorazio positiboa egin dugu herria interesatuta ikusi baitugu», adierazi zuten atzo prentsaren aurrean.

Bestetik, sinadurak biltzen jarraituko dutela iragarri zuten. «Herriko eragile ezberdinekin ere harremanetan gaude eta horien atxikimendua ere jaso dugu», jakinarazi zuten. Batzoki aurrean ere elkarretaratzea egin dute egunotan, «utzaraztean eta okupazioaren kriminalizazioan PNVk izan duen inplikazioa salatzeko» eta herri-bazkaria ere egin zuten, eta bertan, «asanblada».

Gazteak Zumarragan egin zen udal bilkurara ere joan ziren «kanpaldiaren arazoa azaltzera eta Udalbatzari galdera sorta bat egitera etxebizitzaren inguruan», atzo gaineratu zutenez.

Urretxuko eta Zumarragako alkateekin izandako harremanak ere aipatu dituzte. «Urretxuko alkate Pello Gonzalezek (EA) Urretxuko Udalak okupazioa ez zuela kriminalizatuko azaldu zigun eta Arantzako utzaraztearen ondorioz egon zitezkeen salaketetan bitarteko izango zela azaldu zuen. Zumarragako alkate Anton Arbuluk (PSE) ere Udalak okupazioa ez kriminalizatzeko konpromisoa hartu zuen. Etxebizitzaren inguruan eztabaidatzeko konpromisoak lortu ditugu», esan zuten gazteek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss