GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-18
Maider EIZMENDI
Ezohiko maizterrak hernaniko elizan
Pozgarria da herrian bisitariak jasotzea, baina zikoina talde eder batek norbere herriko kanpandorrean ostatu hartzea edonor aztoratzekoa da. Hernaniarrak zorteko izan dira okasio honetan. Nirean eskainiko diot hurrengo taldeari ostatu.

Herriko zaharrenek ere inoiz horrelakorik ikusi gabeak zirela aitortu zuten. Zikoina talde eder batek hartu zuen herenegun iluntzean Hernani. Arratseko seiak aldera iritsi ziren. Hegaldi elegantearekin, herriko txoko eta bazterrak ikuskatzen denbora handi samarra igaro ostean, elizako kanpandorrea iruditu zitzaien nonbait gaua pasatzeko tokirik aproposena. Bertan pausatu ziren, kanpandorreko ertzetan eta udaletxeko teilatuan. Herritarrek gozamen ederra hartua dute, ez baita egunero jasotzen tankera horretako bisitarik. «Ederra irudia, ederra», horrela deskribatu zuen bizilagun batek zikoinek kanpandorrean osatutako irudia.

Ez zuten berehalakoan pentsatuko zikoinek herrian horrenbesteko zalapartarik sortu behar zutenik. Hizpide nagusi bilakatu ziren herrira iritsi zirenetik. Interesa, batzuei; jakin-mina eragin zion besteren bati; atzo gaueko haizetearekin kanpandorrean nola eusten ote ziren galdezka baitzebilen bateren bat.

Zalaparta eragin bai, baina zarata handirik atera gabe utzi zuten herria. Eguzkiaren lehen izpiak agertzearekin batera iratzarri eta abiatu baitziren, oraindik irudi eder hori ikusteko aukera izango zutela uste zutenen etsipenerako.

Bizilagunentzat aparteko gauza izan bada ere, Alberto Luengo Plaiaundi parke ekologikoan lan egiten duenak jakinarazi zuenez, egunotan negua pasatze aldera eremu epelagoen bila dabiltzan hegazti kopurua handia da, baita zikoinena ere.

Luengok nabarmendu zuen zikoinek taldeka, binaka edota bakarka ere egin dezaketela migrazioa. Bidean, atseden hartzeko geldialdiak egin ohi dituzte, eta okasio honetan Hernaniri tokatu zaio zikoinen logela bilakatzea.

Luengoren esanetan, zikoinek penintsulan bertan igarotzen dute negua. Alde horretatik, migrazio ohituretan izan dituzten aldaketak nabarmendu zituen. «Lehen, hegazti migratzailearen adibide ziren zikoinak; orain, zenbait zonatan mugitu ere ez dira egiten», nabarmendu zuen.

Haren esanetan, horretan zeresana izan dute, batetik, tenperatura igotzeak, eta bestetik, jan iturriak ugaritzeak. «Erregadioak ugaritu egin dira eta bertan egon ohi diren igel, zapo eta karramarroak jan ohi dituzte; bestalde, zabortegietan ere makina bat jan aurkitzen dute».-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Un experto resalta la riqueza que nos trae la inmigración
Jendartea
Auzipetutako EHUko 103 ikasleak kargurik gabe irten dira epaiketatik
Euskal Herria
El Ejecutivo de Lakua anuncia que «encausar al lehendakari no va a resultar gratuito»
Euskal Herria
El PP ofrece ahora al PSOE la posibilidad de consensuar el documento europeo
Ekonomia
Reclaman «medidas concretas» para erradicar la pobreza
Kirolak
«Los jugadores pueden dar mucho más y espero que sea cuanto antes»
Euskal Herria
Un tribunal de París deniega por segunda vez la libertad a Filipe Bidart
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss