Aljeriak petrolioa berriro murriztea defendatuko du
·Venezuelako Gobernuak esportatzaileen batzar berezia deitzeko aukera aipatu du, prezioen jaitsiera aztertzeko
ALJER
Chakib Jelil Energia ministro aljeriarra Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen barruan, petrolioaren ekoizpenean, beste murrizketa bat defendatzearen alde azaldu da. «Otsailaren batetik aurrera egunean 500.0000 upel gutxiago ekoiztea erabaki dugu dagoeneko, baina harago joan behar bada murriztearen alde izango gaituzte», azaldu zuen Jelilek.
Aljeriaren planteamenduak Venezuelak azaldutakoarekin bat egiten du. Izan ere, upelaren prezioaren jaitsierari aurre egiteko, esportatzaileen arteko batzar berezia egitearen komenentziaz hitz egin du izendatu berri duten Rafael Ramirez Venezuelako Energia ministroak. Era berean, Mahmud Ahmadineyad presidente irandarrak Venezuelarekin batera ekoizpena murriztearen aldekoa dela esan zuen asteburuan.
Petrolioaren prezioaren jaitsieraren arrazoietako bat, ipar hemisferioan egiten duen klima beroa da, eta horren ondorioz, kontsumoaren jaitsiera. Bestalde, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen upelaren prezioaren etengabeko jaitsiera eztabaidagai den bitartean, atzo Brent upelaren salneurriak gora egin zuen merkatuaren irekieran.
|