«Jarrai-Haika-Segi auzia»ren erabakia atzeratu dute berriz
Hamabost egun gehiago hartu dituzte «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren gainean erabakia hartu behar duten bost epaileek. Auziaren «konplexutasuna» dela-eta, ostegunean plazaratzekoa zen erabakia, gehienez jota, otsailaren 8an emango dutela aditzera eman dute oraingoan. Aldiz, aurkako protestek ez dute etenik.
MADRIL
Osteguna, urtarrilaren 18a, baino lehenago ematekoa zen «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren gaineko erabakia, baina Auzitegi Goren espainoleko Zigor Aretoak bi aste gehiago hartu ditu aferaren gaineko erabaki irmo bat aditzera emateko, auziaren «konplexutasuna» dela medio. Horrela adierazi zuen atzokoan Auzitegi Gorenak, pasa den abenduaren 16an lehenbizikoz atzerapena eskatu zuenean egin zuen bezalaxe.Beste 15 lanegun gehiagoko atzerapena hartu du Auzitegi Goren espainolak «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren gaineko erabakia emateko; hau da, Segi gazte erakundea «terrorista» den edo ez, eta horrela, jada Auzitegi Nazionalak zigortu zituen 24 gazteei espetxe zigorrak handituko dizkieten edo ez erabakitzeko. Hori, Fiskaltzaren eta AVT elkartearen eskaerei so eginez gero, defentsak 24 gazteak absolbitzea eta Segiren jarduna babesten baititu. Auziaren gaineko helegiteak aztertu eta erabaki irmo bat hartzeko lanetan ari diren bost epaileek batera hartutako erabakian, bi astetako atzerapena «konplexutasun handiko» auzia delakoan datza, «problematika juridikoa eta faktikoa» kontuan hartuz gero. Besteak beste, auzia bertan behera gelditzea eskatzeko 71 arrazoi argudiatu ditu defentsak eta orotara 30.000 orri baino gehiagoko auzia dute mahai gainean. Gainera, auziaren «konplexutasuna» nabarmentzeko ezaugarria da, izan ere Fiskaltzaren eskutik «terrorismo» delituaren izendapen berria egiteko eskaera dute Auzitegi Goreneko epaileek, Fiskaltzaren esanetan, Segi gazte erakunde «terrorista» baita, nahiz eta egun indarrean dagoen «terrorismo» delituaren arabera, horretarako armak erabili behar diren. Gainera, auzi honen erabakiak oraindik epaitu gabe dauden gainontzeko antolakundeengan eta auzipetuengan eragin zuzena izan baitezake. Beraz, otsailaren 8an, edo lehenago, emango du ezagutzera Gorenak bere erabakia; aditzera ematen duenak, gainera, jurisprudentzia ezarriko du Estatu espainoleko legedian.
UPN pide castigar a los detenidos en Iruñea
GARA
IRUÑEA El teniente de alcalde de Iruñea, José Iribas (UPN), rechazó y condenó «contundentemente» ayer la protesta que seis jóvenes llevaron a cabo el viernes en el Consistorio, a quienes acusó de «utilizar la fuerza». La acción consistió en una sentada pacífica para denunciar el procedimiento judicial contra Segi. En el desalojo, los policías municipales y españoles la emprendieron a porrazos contra los jóvenes. UPN demandó que «quienes han actuado vulnerando los derechos de toda la ciudadanía sean castigados y se haga justicia, una vez que nosotros, como institución, hemos actuado salvaguardando y protegiendo los intereses de todos los ciudadanos y los hemos puesto a disposición judicial». Iribas, además, enmarcó la protesta de los seis jóvenes como «una concreción más de todos los actos de violencia que un día sí y otro también llevan a cabo a lo largo y ancho de Navarra». Según testigos presenciales, los seis jóvenes realizaron una sentada, y fueron la Policía municipal y la española los que cargaron «de forma brutal» contra ellos además, los detuvieron y el resto de jóvenes que estaban en el exterior del Consistorio. Los jóvenes quedaron libres horas después.
|