GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-16
CABABko auzapezak abiadura handiko trenbide berriaren alde agertzea kritikatu du CADEk
·Hiriburu, Azkaine, Mugerre, Milafranga, Lehuntze eta Urketako udalak AHT linea berriaren kontra daude

BAIONA

Joan den astean Baionako, Angeluko eta Biarrizko auzapezak AHT linea berriaren alde agertzea kritikatu du CADEk, Ipar Euskal Herriko eta Landetako hegoaldeko ingurumenaren aldeko 43 elkarte batzen dituen taldeak. Lapurdiko sei herri trenbide berriaren kontra agertu direla ere nabarmendu du CADEk, atzo zabaldutako prentsa adierazpenean.

CABABko auzapezei trenbide berria beren udalerrietatik kanpo eraikitzeak ekartzen dien erabakitzeko erraztasuna salatu du CADEk. Bestalde, auzapezek linea berriaren beharraren inguruko daturik ez dutela agerian geratu dela nabarmendu du talde ekologistak. Aldi berean, salgaien garraioa bermatzen zuten egiturak desagertzen joan ahala, CABABko auzapezek garraioen gainean inolako kezkarik ez dutela agertu eta orain AHT garraiorako nahitaezkoa dela esan dutela adierazi du adierazpenean CADEk, Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen Taldeak.

Azkaineko hautetsiek, alde batetik, eta, bestetik, Errobi-Aturri herri elkargoko Hiriburuko, Mugerreko, Milafrangako, Lehuntzeko eta Urketako auzapezek ateratako adierazpenean AHT linea berriaren kontra agertzen dira.

Orain arte egin dituzten «presakako» ikerketen kontra agertu dira Azkaineko hautetsiak. Euskal Herriko hautsiek eskatutako ikerketa independente baten alde agertu dira, ordea.

Errobi-Aturri herri elkargoko auzapezek salgaien garraioa bideetatik trenera aldatzea nahitaezkotzat jotzen dute. Horretarako, gaur egun dauden trenbideak ahalik eta gehien erabiltzea sustatzearen alde agertu dira bost herrietako auzapezak. Azkenik, trenbide berriak eraikitzea pentsatzen hasi aitzin dagoen trenbide sarearen balioa egiaztatu nahi dutela adierazi dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Entre Bera y Lesaka, dolor
Jendartea
La CHE autoriza la captación de caudales de emergencia en Ullibarri-Urrunaga
Euskal Herria
«Jarrai-Haika-Segi auzia»ren erabakia atzeratu dute berriz
Euskal Herria
La Audiencia Nacional volverá a juzgar a Arnaldo Otegi el próximo 21 de marzo
Mundua
Borrell defiende en su despedida que la Unión Europea es la respuesta a la globalización
Mundua
Bush, dispuesto a pasar por encima del Congreso para enviar más tropas a Irak
Kultura
Guiseppe Verdi y la representación escénica de su obra
Euskal Herria
Zapatero reclama unidad y reitera que con violencia no hay diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss