GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-16
Danbor hotsekin biziko da Hendaia
Urtero legez San Bixente egunaren inguruko bi asteburuetan ospatuko dira Hendaiako bestak, Bixintxoak. Ospakizunen artean, aurten lehen aldiz, Baleak eta Zarpai Banda elkarteek bultzatuta, Hendaiako Danborrada izango da urtarrilaren 20an, Donostiako Union Artesana elkartearen laguntzarekin. Bixintxoak urtarrilaren 19an hasiko dira Pellot pirata Kaneta portura iristearekin batera.

Pellot pirataren itsasuntzia Hendaiako Kaneta portura heltzean hasiko dira Bixintxoak. Urtarrilaren 19an, ostiralean, arratsaldeko bost eta erdietan Lapurdiko kostaldeko portua haurrez beteta izanen da pirata bere desfilean zehar jarraitzeko.

Ostiralean haurrak ibiliko badira Hendaiako kaleetan zehar, larunbata helduen eguna izatea nahi dute Baleak eta Zarpai Banda elkarteek. «Bestak herrikoiagoak izatea nahi dugu ,partehartzea bermatzeko; helduek, zaharrek, gazteek eta haurrek bere tokia izan dezaten. Danborradan denek parte har dezakete, haurrek salbu, beraiek Pelloten etorreran parte hartzen baitute» adierazi zuen Baleak elkarteko Txema Egigurenek.

Neguan izanik, udako bestek adina jende biltzea zaila izaten da eta Herriko Etxeak udan antolatzen diren beste jai batzuen aldeko apustua egin du. Baina Bixintxoak bizi arazi nahi dituzten elkarteen artean Baleak taldea aurkitu liteke. Lan horretan duela lau urte Bixintxotx sagardotegi afaria bultzatu zuten. «Besta sentituak izan daitezen nahi dugu, herriarekiko sentimendu sanoagoa lortzeko ezberdintasun guztien gainetik, eta uste dut danborradak hori lor dezakeela. Bixintxotxek hori erakutsi du. Orain arte jende gutxi biltzen zuen bestetako afariak funtzionatzeko formula aurkitu dugu, sagardotegi afariarekin 500 pertsona biltzea lortu dugu, eta hori ikaragarria da» azaldu zuen Txema Egigurenek.

Danborrada Hendaiako erdialdean ibiliko da arratsaldeko bostetatik zortzi eta erdiak arte, inguruan, afaria aintzin, elkarteetako egoitzetan eta tabernetan zintzur bustitzea egiten den bitartean. Donostiako Danborradak ez bezala, ordu gutxi batzuk iraungo ditu martxak. Izan ere Hendaiako Danborrada neurrira egina izan da Egigurenek azaldu zuen legez: «Gustatzen zaiguna hartu eta gure ukitua eman diogu. Osagarriak hartu ditugu eta gure sukaldaritza propioa egin dugu».

Iraupenean bezala, jantzietan ere ikusi ahal izanen da hori, esaterako, militar jantzirik ez baita izango. «Jantziek Hendaiako errealitatea erakutsiko dute. Esaterako, Baleak Euskal Elkartekoak arrantzalez joango gara, Akelarrekoak dantzariz joango dira, dantzan aritzen direlako, eta Mutxikoak ere bai, noski. Azkenik, Zarpai Banda eta Gazteluzar sukaldariz joango dira» azaldu zuen Baleak elkarteko kideak.

Desfilatuko duten taldeak elkarteen inguruan egituratuak izanen badira ere, elkarte horietako kideak ez direnek ere parte hartu ahal izanen dute danborradan: «Elkarteetara hurbiltzea besterik ez da behar eta elkarteetako kideek esango diete zer egin behar duten» jakinarazi zuen Egigurenek. Danborradarako entseguak gaur eta ostegunean egingo dira Zarpai Bandaren egoitzan arratsaldeko zazpietatik goiti, Jon Etxeberriaren gidaritzapean.

Union Artesana Hendaian

Oraindik bere lehen pausuak ematen ari den Hendaiako Danborradak Donostiakoan ohorezko tokia duen Union Artesana elkartearen sustengua eta laguntza izan duela azaldu zuen Txema Egigu-renek: «Union Artesanakoak laguntzen ari zaizkigu eta 2008tik Hendaiako Danborradakotzat kontsideratuak izango dira. Orain, jada, badira, baina aurten datek bat egiten dutenez ezin izango dira etorri. Datorren urtean Union Artesana Hendaiako beste talde bat gehiago bezala arituko da».

Hurrengo urtean danborradak zabalkunde handiagoa hartuko du herrian zehar. «Aurtengo bestak pasa eta gero batzorde bat eratuko dugu parte hartzea nola bideratu eta bermatu ikusteko. Gure xedea besta Hendaia guztira zabaltzea da, baita auzoetara ere» adierazi zuen danborradako antolatzaileak. Hurrengo urtea urrun gelditzen da, baina larunbatean egingo den danborradak arrakasta izango duela dirudiela nabarmendu zuen Egigurenek: «Entseguak hasi dira dagoeneko eta erantzuna oso ona izan da, mota askotako jendea hurbildu da, eta oraindik gehiago etortzea espero dugu».

Igandean, urtarrilaren 21ean, Bixintxoek aurrera jarraituko dute besta komiteak goizean goizetik antolatu ekitaldiekin. Txistu alardea izanen da goizeko hamarretan, eta ordu erdi beranduago Bixintxo elizan meza izanen da Harmonie Intercommunale abesbatzaren parte hartzearekin. Musika ere protagonista izanen da Errepublika plazan eguerdian antolatu zintzur bustitzean, Bidasoan Kantuzekin. Arratsaldean txapelketak izanen dira nagusi: fandangoena Ugarte frontoian arratsaldeko lauretan eta mus txapelketa bost eta erdietan frontoiko tabernan.

Astelehenean, Bixintxo eguneko ohiko partidak izanen dira. Pala motza eta eskuz binakako norgehiagokak izanen dira Ugarte frontoian lau eta erdietatik aurrera. -

HENDAIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Entre Bera y Lesaka, dolor
Jendartea
La CHE autoriza la captación de caudales de emergencia en Ullibarri-Urrunaga
Euskal Herria
«Jarrai-Haika-Segi auzia»ren erabakia atzeratu dute berriz
Euskal Herria
La Audiencia Nacional volverá a juzgar a Arnaldo Otegi el próximo 21 de marzo
Mundua
Borrell defiende en su despedida que la Unión Europea es la respuesta a la globalización
Mundua
Bush, dispuesto a pasar por encima del Congreso para enviar más tropas a Irak
Kultura
Guiseppe Verdi y la representación escénica de su obra
Euskal Herria
Zapatero reclama unidad y reitera que con violencia no hay diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss