ETArekin izandako bilerak ez ditu gezurtatu Gobernuak
GARAk atzo kaleratutako informazioaren gainean ez zuen gehiegi hitz egin nahi izan Estatu espainoleko Segurtasun idazkari Antonio Camachok, eta ez zuen baieztatu ezta gezurtatu ere Gobernu espainolaren eta ETAren artean bilkura ofizialak egon direnik. Gainera, bere hitzetan, orain ez da horrelako berriak baieztatzeko edota ukatzeko garaia.
DRESDE
Estatu espainoleko Segurtasun idazkari Antonio Camachok ETAren eta Gobernu espaino-laren artean bilerak egon di- ren baieztatzeari edota gezurtatzeari uko egin zion atzo. Gobernu espainolak bilera horiek egin izana ez duela inoiz ez baieztatu ezta gezurtatu ere esanez argudiatu zuen Camachok bere jarrera, eta gisa horretako informazioek «nahastea besterik» ez dutela eragiten gaineratu zuen.GARAk atzo argitaratutako informazioan, martxoaz geroztik erakunde armatuaren eta PSOEko Gobernuaren artean hainbat bilkura egin direla azaltzen da. Baita bilera horiek Europako beste herrialdeetako gobernuen babespean egin direla ere. Bilerez gain, ETAk su-eten iraunkorra eman aurretik bi aldeen artean prozesuak aurrera egin ahal izateko beharrezkoak ziren konpromiso eta bermeak hitzartu zituztela ere adierazten du egunkari honek argitaratutako informazioan. Camachoren aburuz, ordea, «oraingoa ez da horrelako informazioak baieztatzeko edota gezurtatzeko garaia». Dresden, Alemanian, egin zituen Camachok adierazpen horiek, Europar Batasuneko Barne eta Justizia ministroen bileran. Bertan, azken bederatzi hilabeteetan zehar, horre- lako berri ugarik «nahasmena sortu badute ere Gobernu espainolak horien aurrean ez duela deus esan» nabarmendu, eta modu horretan zuritu zuen be-re isiltasuna.
«ETAk hautsitzat jo du»
Hala eta guztiz ere, Segurtasun idazkariaren aburuz, hilabeteotan gertakari esanguratsuena pasa den abenduaren 30ean izandako atentatua da. Haren ustez, «ETA erakunde terroristak Estatu espainoleko herritarren itxaropena piztu duen prozesua hautsitzat jo du abendua- ren 30az geroztik».
Camacho agradece la labor de la UE
GARA
DRESDE El Gobierno español expresó ayer su agradecimiento a la Unión Europea por el apoyo recibido tras el atentado de ETA en la T-4 de Barajas y reafirmó a sus socios co-munitarios su «determinación de acabar con el terrorismo». El secretario de Estado de Seguridad, Antonio Camacho, agradeció la solidaridad recibida tanto de la Presidencia de turno de la UE como de la Comisión, y destacó la importancia de esos apoyos no sólo tras el atentado, sino también «en el proceso anterior, derivado de la tregua de ETA» y «en los nueve meses precedentes a la ruptura de ésta». El secretario de Estado hizo hincapié ante los representantes de los 27 estados miembros de la Unión Europea en la «firme determinación» del Gobierno de Zapatero de «terminar con el terrorismo» tras el «nuevo escenario» abierto con el atentado del pasado 30 de diciembre. Antonio Camacho agregó que este agradecimiento se hacía «muy especialmente extensivo» al Estado francés, ya que, según apostilló, la ayuda de París «es y se-rá siempre esencial en la lucha antite- rrorista».
|