- Athletic -
San Mameseko ahulezia, arazoen hasiera
·Lehen itzulia etxean garaipen bakarra eskuratuta bukatzea zuri-gorrien egoeraren adierazle garbia da
BILBO
Garai batean ia ezinezkoa zen San Mamesera bisitan etortzen ziren taldeentzat puntuak eskuratzea. Aurtengo denboraldian, ordea, etxeko partidetan lortutako emaitza eskasak dira Athleticen ahulezia handiena eta sailkapenean dituen arazoen erakuslea.Manek argi eta garbi adierazi zuen Vila-realen kontrako partida bukatu eta gero: «Denboraldi osoan zehar garaipen bakarra lortu dugu San Mamesen eta horregatik gaude gauden tokian, etxetik kanpo gutxienez aurpegia ateratzen dugueta». Igandean bukatuko da Ligako lehen itzulia eta Athleticek bere etxean puntuak ateratzeko zailtasun asko dituela erakutsi du. Hain zuzen ere, Recreativoren aurka irabazitako partida (4-2) da orain arte erdietsitako garaipen bakarra. Maneren lehenengo partida izan zen San Mamesen eta Balmasedakoak Athleticen ibilbidea aldatzeko jarritako lehen harria.
Sei puntu baino ez Eskuratutako 18 puntuetatik sei baino ez dituzte San Mamesen lortu zuri-gorriek, garaipen bat eta hiru berdinketa Real, Racing eta Zaragozaren kontra. Bederatzi partida jokatu dituzte bilbotarrek bere zelaian eta horietariko bost galdu egin dituzte. Atletico Madril (1-4), Bartzelona (1-3), Celta (0-1), Sevilla (1-3) eta Vila-real (0-1) izan dira San Mamesetik hiru puntuak lapurtu dituzten taldeak. Hala ere, ezin daiteke ahaztu San Mamesen irabazi duten hiru talde sailkapeneko lehen bost postuetan daudela Sevilla, Bartzelona eta Atletico.Datu horiek taldea etxetik kanpo hobe konpontzen dela erakusten dute eta horregatik pozik egon daitezke zuri-gorriak, hurrengo bi partidak Levante eta Realaren estadioetan jokatuko baitira. Baina Athletic ez da egoera horretan aurkitzen den talde bakarra. Celta, Nastic eta Mallorcak ere garaipen bat baino ez dute eskuratu etxean. «Hemos merecido sacar más puntos»
Javi Martínez aseguró ayer en referencia al pésimo balance en casa que «ha habido partidos, en San Mamés que hemos merecido sacar más puntos de los que hemos sacado. Es una mala racha y espero que la cortemos lo antes posible, porque creo que los puntos en casa son claves. Tenemos que aprovechar que hay muy pocos campos en los que la gente esté tan encima y anime tanto».-
|