GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-16
- Liga Federala
Donibane Lohizune izan da euskal talderik onena
·Lapurtarrek lehen sailkatua menderatu eta bigarren faserako txartela lortu dute

BAIONA

Liga Federalean, Lehen Mailan, lehen faseko azkenaurreko partidak jokatu ziren eta Donibane Lohizunek bakarrik irabazi ahal izan zuen. Nafarroak eta Maulek aldiz, galdu egin zuten. Donibane Lohizunek, gainera, garaipenarekin bigarren fasea jokatzeko txartela lortu du.

Bosgarren multzoan dauden bi taldeak huts egin zuten, galdu egin baitzuten Nafarroak eta Maulek. Gorri-horiek lehen sailkatua hartu zuten Donibane Garazin, baina burua makurtu behar izan zuten Balgnacen aurka. Hala ere, norgehiagoka ona egin zuten, baita emaitza hobea lortzeko adina meritu egin ere.

Garaik eta Seychalek lortu zituzten euskaldunen bi entseguak, eta Zelanek zigor-kolpe bat eta transformazio bat gauzatu zituen. Nafarroak bigarren fasea jokatzeko atzera pausoa eman zuen, baina azkeneko jardunaldian ere izango du aukerarik. Horretarako irabazi egin behar dute ordea, eta aurretik duen Lavaulek galdu.

Maulek, aldiz, mailari eusteko borrokan aritu beharko du, baina herenegungo jardunaldia jokatu aurretik ere bazekien horrela izango zela. Hala ere, azken sailkatuaren zelaian jokatu zuen, eta bazuen garaipena lortzeko itxaropenik. Dena den, zuri-gorriek 29-23 galdu zuten Saint Paulen zelaian. Maulek lau entsegu eta zigor-kolpe bat lortu zituen.

Berririk onena, dudarik gabe, Donibane Lohizunek eman zuen, irabazi egin baitzuen Olorueren zelaian eta bigarren fasea jokatzeko txartela segurtatu zuten gorri-berdeek, 19 eta 28 irabazita.

Lapurtarrek hiru entsegu egin zituzten, eta Ibarburu, Labrouche eta Fagoaga izan ziren egileak, baina Haisagerre izan zen protagonista nagusia. Avirongo jokalari ohia partidako onena izateaz gain, neurketan punturik gehien sartu zituen jokalaria ere izan zen. Bi transformazio, bi zigor-kolpe eta drop bat egin zituen.

Sailkapenari begira jarrita, eta lehen fasea amaitzeko jardunaldi bakarra geratzen denean, bosgarren multzoan, Nafarroa bosgarren dago 25 punturekin eta, aurrez aipatu bezala, oraindik hurrengo fasea jokatzeko aukerekin jarraitzen du. Mauleren egoera ez da batere aldatu, azkenaurreko postuan jarraitzen baitu 20 punturekin. Seigarren multzoan, Donibane Lohizune hirugarren postuan dago, herenegun lehen sailkatua menderatu ostean, 29 punturekin. Jadanik hurrengo fasea jokatzeko sailkatuta dago, gainera talde gorri-berdea. Orain taldeek bi asteko atsedena izango dute eta otsailaren lehen asteburuan jokatuko dute lehen faseko azkeneko jardunaldia

Bigarren Maila

Bigarren Mailan, badirudi ezinezkoa dela bertan ari diren bi euskal taldeek jardunaldi berean irabaztea. Azkeneko asteburuan ere ez da posible izan, Donapaleuk irabazi arren, Bokalek galdu egin baitu.

Nafarroa Beherekoek puntuak behar zituzten atzetik irteteko eta 19-8 irabazi zuten etxeanLa Testeren aurka. Frantxistegik egin zuen zuri-urdinen entsegua eta jokalari berak zigor-kolpe bat eta transformazio bat gauzatu zituen. Tazinek, berriz, zigor-kope bat eta drop bat gauzatu zituen. Bokalek, 19-6 galdu zuen Saliesen zelaian. Capdupuyk eta Sisitiagak egin zituzten beltzen puntuak, bakoitzak zigor-kolpe banarekin. Sailkapenean, Bokale hirugarren dago 29 punturekin, eta Donapaleu hamaikagarren, 21 punturekin.

Hirugarren Mailako emaitzak hauek izan ziren: Senpere 3 / Pont-Long 13; Mugerre 20 / Hendaia 26; ASB 35 / Lembeye 7; Bardoze 6 / Angelu 12; Villenauve 21 / Larresoro 5.

Ohorezko B Maila

Ohorezko B Mailan derbia izan da jardunaldi honetan, eta Durangok 5 eta 20 irabazi du Gernikaren zelaian. Iaz gernikarrak durangarren gainetik ibili ziren, baina aurtenGernikak baja dezente izan ditu eta horien hutsunea asko ari da nabaritzen. Azken partidan lortutako puntu guztiak entseguen bidez etorri ziren. Durangok lau egin zituen eta Gernikak bakarra lortu zuen.

Hernanik, berriz, etxean Alcobendas hartu zuen, eta gipuzkoarrek 27 eta 10 irabazi zuten. Hernaniarrek partida ona egin zuten eta merezitako garaipena eskuratu. Partidako berririk txarrena, ateratako txartel gorriak izan ziren, bi etxekoentzat eta bat kanpotarrentzat. Sailkapenean hirugarren dago Hernani 20 punturekin; Durango laugarren dago 16 punturekin, eta Gernika seigarren 6 punturekin.

Nazional Mailako emaitzak hauek izan dira: Eibar 39 / La Unica 10; Gaztedi 16 / Santander 17; Fenix 13 / Atletiko San Sebastian 10 eta Baztan 25 / Zaragoza 0.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Entre Bera y Lesaka, dolor
Jendartea
La CHE autoriza la captación de caudales de emergencia en Ullibarri-Urrunaga
Euskal Herria
«Jarrai-Haika-Segi auzia»ren erabakia atzeratu dute berriz
Euskal Herria
La Audiencia Nacional volverá a juzgar a Arnaldo Otegi el próximo 21 de marzo
Mundua
Borrell defiende en su despedida que la Unión Europea es la respuesta a la globalización
Mundua
Bush, dispuesto a pasar por encima del Congreso para enviar más tropas a Irak
Kultura
Guiseppe Verdi y la representación escénica de su obra
Euskal Herria
Zapatero reclama unidad y reitera que con violencia no hay diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss