GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HOCKEYA 2007-01-16
Gaizki ez aritu arren, Hormadik galdu egin du

ANGELU

Hormadi azken urte hauetako denboraldirik txarrena egiten ari da eta larunbat gauean ere huts egin zuen, 4 eta 6 galduta Angers taldearen aurka. Hala ere, azkeneko jardunaldietan baino dezente itxura hobea eman zuten jokalari lapurtarrek, nahiz hobekuntza horrek ez zien ezertarako balio izan. Dena den, lehen zatian egindako jokoak itxaropenerako bide bat zabalik utzi zuen.

Lehen zati dotorea egin zuten Hormadiko jokalariek. Azkeneko emaitzek eraginda-edo, Angers lasai samar kantxaratu zen, partida zaila izango ez zelakoan. Baina lapurtarrek gogoz ekin zioten partidari eta lehen hogei minutuetan erakutsitako nagusitasuna baieztatzeko, lehen atsedena hartzeko 50 segundo besterik geratzen ez zirenean, Daramik gorri-berdeen gola egin zuen.

Bigarren zatian, Angers oso gogotsu abiatu zen. Markagailuan atzetik joate horrek eragina izan zuen eta partidari ahalik eta azkarren buelta emateko asmoz kantxaratu ziren, atsedenean entrenatzaileak esandakoak eragina izan zuela erakutsiz. Bigarren atsedena hartzeko zazpi minutu geratzen zirenean lortu zuten frantziarrek bigarren gola, eta 1-2 aitzineratu ziren. Lapurtarrek, ordea, ongi erreakzionatu zuten eta bigarren atsedena hartzeko hiru minutu eta erdi geratzen zirenean Favreauk berdinketa lortu zuen.

Azkeneko zatia, ordea, ez zen euskaldunentzat ona izan, nahiz eta hastapenean gauzak bestelako itxura izan zuten. Garbocz poloniarrak lapurtarren hirugarren gola egin zuen eta Hormadi 3-2 aitzineratu zen. Hiru minutu geroago, ordea, kanpotarrek berriro ere berdindu egin zuen.

Hormadi ez zen kikildu, eta aurrera jo zuen, eta Marechalek, berriro ere aurretik jarri zituen euskaldunak, baina hortxe amaitu zen partida etxekoentzat.

Angersek erreakzio indartsua izan zuen, eta oso minutu gutxitan hiru gol egin zituen, norgehiagoka erabakita utziz. Hormadiren ahalegin guztia alferrikakoa izan zen, gauzak nahiko ongi egin zituen, azkenaldiko partidarik onenetakoa egin zuen, baina neurketako azkeneko zortzi minututan esku-eskuan zuen partidak ihes egin zion, nahiz eta ilusioa apur bat indartu egin duten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Entre Bera y Lesaka, dolor
Jendartea
La CHE autoriza la captación de caudales de emergencia en Ullibarri-Urrunaga
Euskal Herria
«Jarrai-Haika-Segi auzia»ren erabakia atzeratu dute berriz
Euskal Herria
La Audiencia Nacional volverá a juzgar a Arnaldo Otegi el próximo 21 de marzo
Mundua
Borrell defiende en su despedida que la Unión Europea es la respuesta a la globalización
Mundua
Bush, dispuesto a pasar por encima del Congreso para enviar más tropas a Irak
Kultura
Guiseppe Verdi y la representación escénica de su obra
Euskal Herria
Zapatero reclama unidad y reitera que con violencia no hay diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss