Antxoari buruzko akordioaren aurrean ondoeza helaraziko diote Espinosari
·Gobernu espainolarekin batzartuko dira gaur arrantzaleak, EBren azken neurriagatik duten ondoeza azaltzeko
BILBO
Kantauriko Itsasaldeko itsasbazterreko arrantza sektoreko ordezkariek batzarra izango dute dute gaur goizean Madrilen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeritza espainoleko egoitzan. Bertan, Europar Batasunak antxoaren arrantzari buruz abenduan hartu zuen neurriaren aurrean duten ondoeza helarazi nahi diote Madrilgo Exekutiboari, Bruselak bi hilabeteetan antxoaren arrantza esperimentala baimendu baitu abenduan hartutako akordio baten bidez.
Arrantzaleek abenduaren amaieran eskatu zuten batzarra Ministeritza espainolarekin, eta bereziki Elena Espinosa titularrarekin. Arduradun politikoen azalpenak entzun nahi dituzte, azken neurriak antxoaren arrantza gutxienez ekainera arte ixten duelako, baina apirilaren 15etik ekainaren 15a arte arrantza esperimentala aurreikusten du. Neurri hori 28 itsasontzitara mugatzen du, Kantauri Itsasaldeko 20 eta frantziar ikurreko beste zortzi.
Kantauriko arrantza ontzidia aipaturiko akordioaren aurka azaldu da, batez ere planteatzen den arrantza esperimentalagatik.
Kaltetutako sektoreak Madrilgo Gobernuko ordezkariekin batzarra egiteko egin zuen eskaerari erantzunez, Nekazaritza,Arrantza eta Elikadura Ministerioak hitzordua finkatzeko asmoa azaldu ei zien, baina antxoaren kanpaina zientifikoa diseinatzeko asmoz.
|