GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2007-01-30
Klima aldaketa: argiago, azkarrago

Igandetik Parisen bilduta dago IPCC Klima Aldakeari Buruzko Gobernu Arteko Taldea, NBEren babespean. Datorren ostiralean aurkeztekoa da bostehun zientifiko inguruk pres- taturiko txostena eta, haren arabera, planetaren beroketa espero baino azkarrago gertatuko da, orain dela sei urtek aurreikuspenek ziotena baino azkarrago, alegia. Batzuek esango dute ez dela horrenbesterainokoa, baina 2001eko aurreikuspenak oso aukera zabala utzi zuela kontuan hartu behar da. Nolanahi ere, esan liteke oraingo honek zehaztu, mugatu, egin duela aukera hura, 2100 urterako tenperaturak 2 eta 4,5 gradu zentigradu bitartean gora egingo duela aurreikusita. Halaber, ozeanoen maila zenbatean handiagotuko den zehatzago iragarri dute: 28 eta 43 zentimetro bitartean.

IPCCko presidente Rajendra Pachaurik esan zuenez, espero izatekoa da txostena tenperatura globala handitzeari aurre egiteko lagungarria izatea, hartu beharreko neurri politikoak indarrean jartzea gobernuei badagokie ere. Eta gobernuek neurriak iragarriko dituzte, lehen ere igarri izan dituzten bezala, eta protokolo gehiago sinatuko dituzte. Besterik izango da gerora eurek sinatutakoa beteko duten. Izan ere, haien jokaeran ez da horrelako kontu larri batek eskatzen duen seriotasuna ikusten. Interes ekonomikoek gidatzen dute gobernuen politika arlo horretan. Esate baterako, Kiotoko Protokoloaren atzean herrialde arteko interes liskarrak antzeman daitezke. Ez da kasualitate hutsa AEBek konpromiso hura sinatu ez izana, ikatza ugari izanda, Kiotoko Protokoloak kaltetu egiten baitzuen. Hala ere, Europa, bere «ingurumen politika aurreratuaz» harro, seriotasun falta hori erakutsi izan du behin eta berriz edo, hobeto esateko, datuek utzi dute nabarmen, atmosferako CO2 maila gero eta altuagoa dela. Baina sinatutako konpromisoak betetzea ez da gobernuen ohiko praktika, zoritxarrez.

Badira tostena honekin eta aurreko hainbatekin bat ez datozenak, are zientziaren arloan ere. Ez datoz bat tenperatura handituz doala diotenekin, edo klima aldaketaren aitzakian beste interes batzuk ikusten dituzte. Esate baterako, energia nuklearraren erabilera ugaritzea, dagoeneko Europar Batasunetik bertatik gomendatu duten bezala.

Herritarrak ez daki benetan norainoko arriskuan dagoen planeta, eta gobernuek informazio argia zor diote, baita informazio horren arabera jokatu ere. Baina ingurumena negozio gisa hartzea ez da norabide horretako jokabidea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Klima aldaketa: argiago, azkarrago
Euskal Herria
Miles de personas denuncian en Bilbo la «politización de la Justicia»
Euskal Herria
Milakabilaka busca el protagonismo de los ciudadanos en la marcha del día 3
Euskal Herria
El juez Garzón decreta prisión incondicional para Iker Agirre
Euskal Herria
Un cabo y un sargento del Ejército español mueren durante unas maniobras
Ekonomia
Critican que aún no se sepa para quién trabajaba el obrero muerto en Gasteiz
Mundua
El primer atentado suicida desde abril provoca cuatro muertos en Israel
Kultura
Mauletarren lehen maskarada larunbatean
Kirolak
La recuperación de Xala se convierte en la mejor noticia de una tarde gris
Jendartea
Los expertos acortan los plazos sobre el calentamiento global
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss