Ospakizun laburrak, bete beharreko bidea oraindik oso luzea baita
·Etsai zuzen baten aurka irabazi arren, Athleticek jaitsiera postuetatik gertu jarraitzen du
BILBO
Badirudi Athleticek ongi aprobetxatu zuela iazko esperientzia. Aurten Manerekin gertatu den bezala, Javier Clementeren etorrera onerako nabaritu zuen taldeak, baina hala ere, hilabete asko iraun zuen bere borrokak, azken jardunaldietan salbazioa lortu zuen arte.Horregatik, ziur aski, zurigorrien garaipenen ospakizunak gogotsuak baina, era berean, nahiko laburrak izaten ari dira. Eredu garbiena aste honetan heldu da. Realaren aurka eskuratutako garaipena oso garrantzitsua izan arren, jokalarien agerraldietan lasaitasuna eta zuhurtzia izan ziren protagonista nagusi atzokoan. Izan ere, hiru puntuak etsai zuzen baten aurka lortu zituen Athleticek eta moral aldetik, garaipenak gozoagoak egiten dituen etsaiaren kontra, gainera, baina jaitsiera postuak gertuegi daude oraindik. Gauzak horrela, zurigorriek nahiago dute hurrengo partidan eta denboraldia amaitu arte bete behar duten bidean pentsatu. Batez ere, hainbat taldek Athleticen asmo berberarekin ekin diotelako bigarren itzuli honi. «Liga hasieran gogorarazi zuen Andoni Iraolak talde asko ginen puntu gutxi ateratzen ari ginenak, baina azken aldi honetan badirudi talde gehienak behetik irteteko ahaleginak egiten ari direla. Horregatik, nahiz eta azken jardunaldietan puntuak ateratzen ari garen, behekaldean jarraitzen dugu. Puntu gehiago lortu behar ditugu baina, hala ere, hortik irtetea zaila dela ikusten ari gara». «Igandean ere gehitu zuen, zoritxarrez, emaitza batzuk ez ziren oso interesgarriak izan guretzat eta, ondorioz, oraindik sailkapenean leku arriskutsuan gaude». Usurbildarrak, izan ere, Nastic eta Reala oraindik kontuan hartu beharreko etsaiak direla uste du. «Iaz gu oso gaizki geunden eta, azkenean, punturen bat soberan izan genuen. Talde guztiek izango dituzte bolada onak eta txarrak eta, horregatik, orain ondo gaudela aprobetxatu behar dugu, puntu koltxoi haundiago bat egiteko», azpimarratu zuen. Gauzak horrela, nahiz eta Anoetako derbian «pausu handi bat eman genuen», Josu Sarriegik argi dauka «oraindik puntu pilo bat» lortu behar duela bere taldeak. Datorren igandean, esaterako, eta berriro ere etsai zuzen baten aurka. «Beraiek ere igandean irabazi egin zuten gogorarazi zuen lazkaotarrak eta gogotsu etorriko dira, ez da partida erraza izango. Gainera, Luis Fernandez dagoenetik hobekuntza nabaritu dute, eta zaila izango da. Baina ea San Mamesen irabazten hasten garen eta puntu horiek lortzen». Iraolak bat egin zuen bere taldekidearekin, etxean «orain arte oso emaitza txarrak» lortu dituztela onartuz. «Horregatik, eta baita etsai zuzena delako, garrantzitsuagoa izango da», esan zuen. Athleticek, izan ere, partida bakarra irabazi du aurten bere zelaian eta, gainontzekoetatik, hiru berdindu eta bost galdu ditu. Horretan datza, ziur aski, bere denboraldi kaxkarraren gakoren bat. Zurigorriek, hala ere, etxeko emaitza onak gertu egon daitezkeela uste dute, taldearen ibilbidea kontuan hartuta. «Ez gara joku polita egiten ari onartu zuen Iraolak, baina egun, guri irabaztea erreza ez dela uste dut. Taldean konpromezua nabaritzen da, guztiok gure lana egiten ari gara eta, bide horretatik, puntu gehiago ateratzeko gai izango gara». Konfidantza aldetik ere, Athletic goruntz doa, eta hori jokalarien errendimenduan nabaritzen da, Sarriegiren ustetan. «Emaitzak ematen duten konfidantza, jokuak ematen duen konfidantza..., nabaritzen da. Eta, azkenean, denok gaude lasaiago, denok hobetzen dugu gure jokoa eta hori, bakoitzaren eta taldearen errendimenduan notatzen da».
Andoni Iraola apunta que sus dos
goles en Anoeta fueron "una casualidad"
Aunque los rojiblancos prefieran pensar ya en el futuro inmediato, ante la todavía imperiosa necesidad de sumar puntos, en Lezama, lógicamente, se disfrutaba aún ayer de la victoria lograda en Anoeta.Un triunfo con un evidente nombre propio, el de Andoni Iraola, que anotó los dos goles del encuentro. Una «casualidad», según el usurbildarra. «No soy un hombre que marque muchos goles reconoció y por casualidad el domingo hice dos, no lo había hecho nunca. Pero está bien que los menos habituales también aportemos». Otro de los protagonistas del encuentro, en este caso a su pesar, fue Josu Sarriegi, ya que su mano podía haber desembocado en un resultado totalmente diferente si no llega a mediar posteriormente el acierto de Dani Aranzubia. Claro que, en opinión del defensa guipuz-coano «no fue penalti. Sí que me da en la mano, pero hay involuntariedad, tenía el brazo pegado al cuerpo. El árbitro lo interpretó de otra manera, pero al final tuvimos la suerte de que Dani estuvo acertado».
Complicaciones A la hora de analizar lo sucedido en Anoeta, Iraola aseguró que el partido no fue tan «fácil» como pudiera hacer indicar el resultado. «Sufrimos mucho aseguró porque hubo momentos en la primera parte en que ellos, a base de faltas y llegadas al área, nos complicaron». Sarriegi coincidía al señalar que, antes de un segundo tiempo en el que el Athletic estuvo más tranquilo, en el primero «sufrimos un poco por las faltas que nos pitaron y porque nos echamos más atrás. Pero a raíz del segundo gol, el rival se desmoronó un poco», explicó.
Apuntes
El equipo descansa y regresará mañana
Tras realizar ayer la habitual sesión postpartido, el Athletic disfruta de descanso. Mañana regresará al trabajo (Lezama, 11.00) para empezar a preparar el choque ante el Betis. Cinco jugadoras a la selección española Itziar Gurrutxaga, Eli Ibarra, Marta Moreno, Ainhoa Tirapu y Erika Vázquez han sido citadas para las cuatro jornadas de trabajo que realizará la selección española entre el 5 y el 8 de febrero.
|