GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-30
- Top 14
Sei Nazioak direla-eta, Liga hilabete eta erdiz geratuko da
·Biarritzek eta Avironek azkeneko txanpa ongi prestatu beharko dute

DONOSTIA

Top 14 Ligak hilabete pasako atsedena hartuko du, ez baita jardunaldirik izango martxoaren 23 eta 24ko asteburura arte. Datorren asteburuan Sei Nazioak Torneoa abiatuko da, eta aurten Liga geratzeko erabakia hartu dute, bestela talde batzuk oso kaltetuta geratzen baitira, jokalari asko izaten dituztelako selekzio ezberdinetan. Biarritzek, esaterako, bost jokalari ditu Frantziako selekziora deituak, eta normala den moduan, guztiak garrantzitsuak.

Ligako zatirik luzeena pasatu da, eta orain zazpi jardunaldi besterik ez dira geratzen. Hor dabiltzan bi euskal taldeek, Biarritzek eta Avironek, Liga amaiera buru-belarri prestatu beharko dute, premian izango baitira. Biarritzek, gainera, apirileko lehen igandean Europako Kopako final-laurdenak ere baditu, eta asko dute prestatzeko.

Ligari begira jarrita, ordea, ezin esan bi euskal taldeak lan ona egiten ari direnik.Biarritz da egungo txapelduna eta aurten ere asmo horrekin ekin zion Ligari. Une honetan baina, bosgarren postuan dago.Liga erregularra amaitzen denean, finalerdiak jokatzen dira, eta lehen faseko lau onenak sailkatzen dira bertan. Beraz, une honetan Liga amaituko balitz, Biarritz kanpoan legoke. Gainera, Europako Kopan erakusten duen itxurarekin zer ikusirik ez dauka Ligan ematen ari den mailak.

Aviron, aldiz, azkeneko postuan dago eta gauzak oso zail ditu. Bolada oso onarekin zetorren eta itxaropen handiak piztu ziren Lapurdiko hiriburuan, baina pasa den ostiralean azkeneko sailkatuaren zelaian galdu ostean, berriro ere azkeneko postuan jarri dira. Hortik irteteko aukerak badituzte, denak elkarrengandik gertu baitaude, baina hutsik egiteko tarterik ez zaio geratzen Aviron Baionako taldeari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Klima aldaketa: argiago, azkarrago
Euskal Herria
Miles de personas denuncian en Bilbo la «politización de la Justicia»
Euskal Herria
Milakabilaka busca el protagonismo de los ciudadanos en la marcha del día 3
Euskal Herria
El juez Garzón decreta prisión incondicional para Iker Agirre
Euskal Herria
Un cabo y un sargento del Ejército español mueren durante unas maniobras
Ekonomia
Critican que aún no se sepa para quién trabajaba el obrero muerto en Gasteiz
Mundua
El primer atentado suicida desde abril provoca cuatro muertos en Israel
Kultura
Mauletarren lehen maskarada larunbatean
Kirolak
La recuperación de Xala se convierte en la mejor noticia de una tarde gris
Jendartea
Los expertos acortan los plazos sobre el calentamiento global
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss