GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-30
Jakin Irakurgaiak filosofia bildumak, hiru ale berri
Pentsamendu alorrean dibulgazio lanak argitaratzea helburu duen Jakin Irakurgaiak-ek hiru liburu berri plazaratu ditu, zehatz-mehatz, «Giza abere heroikoa kultura homerikoan», «David Hume: ekintzak, sentimenduak, balioak» eta «Ia guztiaren funtsaz-Kojève globalizatzaile». Ander Iturriotzek, Agustin Arrietak eta Markos Zapianek idatzi dituzte, hurrenez hurren.

DONOSTIA

Ander Iturriotz (Ordizia, 1961) soziologoa da eta, batez ere, horregatik da ezaguna. Baina filosofoa ere bada. Doktorego-tesia Grezia klasikoari buruz egin zuen eta orain argitaratu duen liburua tesi haren atal bat dela esan daiteke. «Presokratikoei buruzko liburu bat proposatu zidaten, baina atzerago joan behar izan naiz ­adierazi zuen atzo egileak berak­. Izan ere, Tales, Anaximandro, Pitagoras eta enparauak eredu jakin baten kontra altxatu ziren, Homeroren ereduaren kontra, alegia». Bi ereduen arteko «haus- tura» mitologian islatzen omen da. Jainko zaharrek (Kronos da eredua) bortizkeria huts-hutsa darabilte. Berriek (Zeus), aldiz, bortizkeria eta zuhurtzia (arrazoia) batera darabiltzate. Hots, jainko «politikoak» dira. Atzo aurkezturiko liburuan Homeroren ereduaz dihardu Iturriotzek; hurrengo batean osatuko du panorama, presokratikoei buruz jardunez.

Humeren gaurkotasuna

“David Hume: ekintzak, sentimenduak, balioak” Agustin Arrietak (Donostia, 1962) idatzi du. Liburuak bi zati ditu: sarrera bat eta Humeren beraren bi testu, «biak ala biak labur, eder, iradokitzaile eta probokatzaileak», Arrietaren hitzetan. XVIII. mendeko filosofoa den arren, Humeren gogoetak gaurkotasun handikoak direla nabarmendu zuen. «Egun auzitan dauden hamaika gai jorratu zituen, esaterako, gogoeta zoragarriak egin zituen suizidioari (eutanasiari) buruz, edota ezkontzari buruz».

“Ia guztiaren funtsaz”en, Markos Zapiainek (Irun, 1963) Kojève filosofoari heldu dio. 60. hamarkadan euskal pentsamenduan haustura gauzatu zutenengan Sartrek eragin handia izan zuela gogoratu zuen. Bada, Sartrerena Kojeveren pentsamenduaren «jendarteratze bat» baino ez omen da, eta, halaber, Kojevek berak esan ohi zuen berea Hegelenaren jendarteratzea zela. Beste zenbait filosofo handirekin gertatu bezala, Kojèveren pentsamendua inspirazio iturri izan da elkarren artean oso kontrajarriak diren jarrerak dituztenentzat. Forma aldetik, berriz, Zapianen saiakerak genero beltzetik edaten du. «Ezusteak eta hilketak gertatzen dira, baina ez pertsonaien artean, kontzeptuen artean baizik», esan zuen egileak.



Pentsamenduaren zentro «distiratsua»
M.A.

DONOSTIA

Jakin Irakurgaiak bildumako zuzendari Joxe Azurmendik aurkezlearenak egin zituen atzo Koldo Mitxelenan. Esan, esan egin zituen batzuk, baina entzun ere entzun behar izan zituen. Izan ere, liburuen egileek 30 libu- rutik gora argitaratzea ahalbidetu duen ekimena txalotu eta Azurmendiren beraren maisutza aitortu zuten. Langintza horretan, Ander Iturriotz izan zen gehien nabarmendu zena.

«Euskal komunite intelektuala azkenaldion asko aberastu dela uste dut. Ni, behintzat, pentsamendu alorrean euskaraz argitaratzen den guztira iritsi ezinda nabil», aitortu zuen Iturriotzek.

Bere iritziz, aberaste prozesu hori, hein handi batean, Azurmendik Jakinen inguruan biltzea lortu duen pentsalari taldeari zor zaio. «Ni Leioako Campusetik nator ­esan zuen Iturriotzek­, euskal kulturaren periferiatik, alegia. Han pentsamendu alorrean lanean ari diren pertsonak badira, eta ondo ari dira, gainera. Baina frankotiratzaileak dira. Hemen, berriz, distira eta argia egiten duen zentro bat dugu, eta gure kultura horrelako zentro beharrean dago».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Klima aldaketa: argiago, azkarrago
Euskal Herria
Miles de personas denuncian en Bilbo la «politización de la Justicia»
Euskal Herria
Milakabilaka busca el protagonismo de los ciudadanos en la marcha del día 3
Euskal Herria
El juez Garzón decreta prisión incondicional para Iker Agirre
Euskal Herria
Un cabo y un sargento del Ejército español mueren durante unas maniobras
Ekonomia
Critican que aún no se sepa para quién trabajaba el obrero muerto en Gasteiz
Mundua
El primer atentado suicida desde abril provoca cuatro muertos en Israel
Kultura
Mauletarren lehen maskarada larunbatean
Kirolak
La recuperación de Xala se convierte en la mejor noticia de una tarde gris
Jendartea
Los expertos acortan los plazos sobre el calentamiento global
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss