GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-30
Biarritzeko aireportua egun osoan zehar itxita lainoagatik
Biarritz Parma aireportua igande arratsaldetik itxita dago behe-laino lodiak ezinezkoa egiten duelako hegazkinak lurreratu edo aireratzea. Kostaldeko aireportuan lurreratu ezin izan zuten hegaldiak Paueko aireportura desbideratuak izan ziren, Air Franceko zenbait hegaldi ere handik abiatu ziren. Gaur egoera bera errepikatuko dela aurreikusten da.

BIARRITZ

Igande arratsaldean jadanik bidaiariak zain zeuden Biarritzeko aireportuan. Batzuek gaua hoteletan pasatu zuten eta beste batzuek trena hartzea edo auto bat alokatzea erabaki zuten. Atzo aldiz, egoera zailagoa zen, alokatzeko autorik ez baitzen gelditzen eta hoteletan ere ez zen toki askorik. Gaurko, egoera okertzea espero da.

Bi irudi oso ezberdin ikus zitezkeen atzo Biarritzeko aireportuan. Eguraldiaren menpe etsita zeuden bidaiariak eta, asaskatuago, autobusetara igotzen ari zirenak. Atzo irteteko itxaropena izan zutenen artean, Air Franceko zenbait bidaiarik zortea izan zuten, beraien hegaldiak hurbil dagoen Paueko aireportutik atera baitziren. Konpainia frantsesak Pariserako bidaietarako autobusak ezarri zituen, bidaiariak Paueko aireporturaino garraiatzeko.

Prezio baxuetako hegaldiak eskaintzen dituen Ryan Air konpainiak aldiz, ez zuen Pauetik zerbitzurik eskaini, autobusak alokatzeko gastuak ordaintzea ez baitzuen onartu. Beraz, konpainia horrek Biarritzetik Ingalaterrara eta Irlandara eskaintzen dituen bidaia guztiak ezeztatu egin ziren.

Atzo goizean arratsaldeko bietatik aurrera hegazkinak berriro abiatuko zirela adierazi zuen aireportuko zuzendaritzak. Eguraldiaren aurreikuspenek eguerdirako lainoa altxatuko zela eta arratsaldean berriz jaitsiko zela esaten baitzuten. Baina behe-lainoak ez zuen Lapurdiko kostaldea egun guztian zehar utzi eta Biarritzeko aireportuko pistak itxita egon ziren. Behe-laino horrek tenperaturak hoztu zituen eta izotza ere ekarri zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Klima aldaketa: argiago, azkarrago
Euskal Herria
Miles de personas denuncian en Bilbo la «politización de la Justicia»
Euskal Herria
Milakabilaka busca el protagonismo de los ciudadanos en la marcha del día 3
Euskal Herria
El juez Garzón decreta prisión incondicional para Iker Agirre
Euskal Herria
Un cabo y un sargento del Ejército español mueren durante unas maniobras
Ekonomia
Critican que aún no se sepa para quién trabajaba el obrero muerto en Gasteiz
Mundua
El primer atentado suicida desde abril provoca cuatro muertos en Israel
Kultura
Mauletarren lehen maskarada larunbatean
Kirolak
La recuperación de Xala se convierte en la mejor noticia de una tarde gris
Jendartea
Los expertos acortan los plazos sobre el calentamiento global
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss