GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-30
Helegitea aurkeztu dio Iñaki de Juanaren defentsak ANko Zigor Salaren erabakiari
Iñaki de Juanaren behin behineko askatasunaren aurka Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiari helegitea aurkeztu berri dio Alvaro Reizabal abokatuak. Orain, areto berbera izango da errekurtsoa aztertuko duena. Anartean, Auzitegi Goren espainolak otsailaren 12an aztertuko du De Juana 12 urte eta 7 hilabetetara zigortu duen epaia.

DONOSTIA

Joan den ostegunean Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoa osatzen duten epaileek ezezkoa eman zioten Fiskaltzak, De Juanaren egoera larriaren karietara, preso donostiarraren gainean eskatutako behin behineko askatasun eskaerari; etxean, zaintzapean egotea, Gorenak erabakia eman artean bederen. Alta, De Juanaren abokatuak, Alvaro Reizabalek, atzo bertan aurkeztu zion helegitea Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiari. Gaur 85 egun bete ditu gose greban Iñaki de Juanak.

Nahiz eta Madrilgo Doce de Octubre ospitaleko sendagileek ere De Juanaren bizitza arrisku larrian dagoenaz ohartarazi zuten, Auzitegi Nazionalaren esanetan, donostiarrak bultzatu du larritasun egoera hori eta ondorioz, ez omen da gaixotasun larriko gatibu gisa ulertzen legedi espainolaren arabera. Hori hala, legezko hiru egunen barnean, Alvaro Reizabalek helegitea aurkeztu berri du erabakiaren gainean. Aldiz, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du errekurtsorik aurkeztuko, atzo aditzera eman zuenez.

Dagoeneko egun askotako bi saioetan izan dute Doce de Octubreko medikuek De Juana bere borondatearen aurka elikatzen, eta hirugarren bat egonez gero heriotza edota atzeraezinak izan daitezkeen ondorioak jasateko arriskuaz informatu zuten sendagileek Auzitegi Nazionala. Hala ere, behin behineko askatasuna ukatzeaz gain, hirugarrenez Iñaki de Juana bere borondatearen aurka elikatzeko deliberamendua hartu du Madrilgo Auzitegiak.

Auzitegi Nazionalak bere erabakia aditzera eman zuenetik bost egun igaro diren arren, hautsak arrotzen jarraitzen du burubide horrek. Atzo bertan, PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia «egokiena» ez dela adierazi zuen, eta bere esanetan, De Juanari «espetxeratze arindua» ezarriz gero, «bizitza salbatu ahal izango zitzaion eta ez luke inolako txantaiarik suposatuko».

«Erabaki oso zuzena izan da»

Ohi bezala justiziaren deliberamendu guztiak errespetatzen dituela nabarmendu ostean, Lopezek bestelako erabaki bat egokiagoa izango zela esan zuen. Gainera, EAJko EBBko buru Josu Jon Imazek argudiatu bezala, Iñaki de Juana hiltzera iritsiz gero «ETAk martiri bilakatuko» duela salatu zuen.

«Zuzenbidezko estatu batean ez da mendekua egiten, justizia baizik, eta guztien bizitza babestea bilatzen da, baita preso burugogorrena ere», gaineratu zuen PSEko idazkari nagusiak, Iñaki de Juanaren bizitza «arriskuan» dagoela azalduz.

Bestelako irakurketa egin zuen, aldiz, Botere Judizialeko Kontseiluko (CGPJ) bozeramaile Enrique Lopezek. Lopezen esanetan, Auzitegi Nazionalaren erabakia «oso zuzena» izan da eta «hain zuzen ere Zuzenbidezko estatuari boluntarioki desafioa mahaigaineratu dion baten eskubideari erantzun dio».



Cientos de personas salen a la calle
GARA

DONOSTIA

Cientos de personas volvieron ayer a salir a la calle para denunciar la situación de los prisioneros políticos vascos, en unas movilizaciones que tuvieron un especial recuerdo y muestras de apoyo al preso donostiarra Iñaki de Juana que hoy cumple 85 días en huelga de hambre.

En Alde Zaharra de Bilbo, por ejemplo, se manifestaron medio centenar de personas en defensa de los derechos de los presos, y unas 135 personas hicieron lo mismo en Santurtzi, donde realizaron dos movilizaciones: una en defensa del Colectivo de Presos Políticos Vascos y otra en apoyo a Iñaki de Juana.

Las protestas también tuvieron lugar en la localidad guipuzcoana de Zaldibia (20), en Otxarkoaga (26), en Astigarraga (24), en Euba (13) y en Laudio (43). En la localidad alavesa, además, presentaron una moción en el Ayuntamiento para pedir la liberación de dos vecinos de la localidad, actualmente presos y que ya han cumplido las tres cuartas partes de la condena impuesta. La moción, en cambio, fue desestimada en el pleno municipal con los votos en contra del PNV.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Klima aldaketa: argiago, azkarrago
Euskal Herria
Miles de personas denuncian en Bilbo la «politización de la Justicia»
Euskal Herria
Milakabilaka busca el protagonismo de los ciudadanos en la marcha del día 3
Euskal Herria
El juez Garzón decreta prisión incondicional para Iker Agirre
Euskal Herria
Un cabo y un sargento del Ejército español mueren durante unas maniobras
Ekonomia
Critican que aún no se sepa para quién trabajaba el obrero muerto en Gasteiz
Mundua
El primer atentado suicida desde abril provoca cuatro muertos en Israel
Kultura
Mauletarren lehen maskarada larunbatean
Kirolak
La recuperación de Xala se convierte en la mejor noticia de una tarde gris
Jendartea
Los expertos acortan los plazos sobre el calentamiento global
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss