Justizia arloa euskarari buruzko hausnarketa eginez
·EKE Justizia eta Zuzenbide arloko jendearekin bildu da, euskararen egoeraz eta erabileraz mintzatzeko
IRUÑEA
Euskararen Kultur Elkargoa (EKE) gizarteko alor ezberdinekin elkarguneak prestatzen ari da, euskarak horietan duen egoera aztertu eta hobetzeko asmoz. Joan den ostegunean Iruñeko Hiru Erregeen Hotelean Justizia eta Zuzenbide alorreko hainbat lagunekin bildu ziren, horien artean, Nafarroako Auzitegi Goreneko lehendakari Juan Manuel Fernandez eta herrialdeko abokatuen Elkarteko ordezkari Alfredo Irujo.
Eztabaidan garatutako ideia eta proposamenen artean, itzultzaileen lana lagundu eta funtzionarioen prestaketa bultzatu behar dela ondorioztatu zuten. Baita herritarrek balizko epaiketetan berezko hizkuntzan jarduteko duten eskubidea bermatua egin behar dela ere, inongo beldurrik gabe, jarduteko lasaitasuna ziurtatuz. Horrez gain, euskararen erabilerak epaian inongo eraginik izango ez duela ere ziurtatu egin behar zaio herritarrari. Azkenik, Euskararen Lege berria eskatu zuten.
|