Asteartero hizkuntzari buruzko hitzaldia
UZTARITZE
Euskal Kultur Erakundeak Batekmila programaren barnean martxoaren 7tik 28ra, asteartero, hitzaldi bat antolatu du, arratsaldeko sei eta erdietan Uztaritzeko Lapurdi gelan. «Hitzak Mintzo» hitzaldi sailaren barnean, euskal kulturako per- tsona ezagunak hizkuntzaren eta literaturaren inguruan mintzatuko dira.
Martxoaren 7an Andoni Egañak azken aldian jorratu duen ahozkotasunaren inguruan hitz egingo du. Aste bat beranduago, hilaren 14an, Jean-Mixel Bedaxagarren txanda izango da, eta abeslari zuberotarra «Kantu hitzen gibelean zer gordetzen da?» galderari erantzuten saiatuko da. Ahozkotasuna eta poesia berria izango dira Kirmen Uribek martxoaren 21ean jorratuko dituenak. Azkenik hilaren 28an Lucien Etchezaharretak «Mende erdia iparraldeko literaturan» hitzaldia eskainiko du.
|