GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-06
Sagardo Museoa aurkeztu zuten atzo Txillida-Lekun
·Hernanin eraikiko dute, sagardoaren historia, etnografia eta kultura erakusteko

Hernaniko Ave Maria etxea eta izen bereko parkea hartuko dituen Sagardoaren Museoak lau atal nagusi izango ditu: sagarrari dagokiona, sagardoarena, bertsolaritzari buruzkoa eta sagardoak munduan duen egoera erakusten duena. Atzo egin zuten egitasmoaren aurkezpena Txilida Lekun, museo horrek eratu duen Sagardoaren Egunaren barruan.

HERNANI

Eduardo Txillidaren ondarea gordetzen duen museoak, Txillida Lekuk, urtero eratu nahi duen Sagardo Egunaren barruan aurkeztu zuten atzo Sagardo Museoaren egitasmoa. Ave Maria etxearen ingurumarian eraiki nahi dute, eta lau atal nagusi izango ditu:etnografiaren aretoa (sagarra mitologian, sagar dantzak, txotxa eta sagardoa munduan), sagardoaren historia Euskal Herrian(sagardogintzaren historia eta bilakaera), sagarrondoa eta sagastia (sagar motak, sagastiko ekosistema) eta sagardogintzaren prozesua (prozesuan erabiltzen diren tresna tradizionalak eta modernoak).

Jose Luis Linaz da eraikina diseinatu duen arkitektoa eta bera izan zen atzo Txillida Lekun egitasmoa aurkeztu zuena. Eraikuntza berria klaustro bat erdian duela jasoko da, eta bertan era guztietako sagarrondoak sartuko dira. Museoak 865 metro koadro hartuko ditu, baina sagardoaren interpretazio gunearen inguruan beste zenbait zerbitzu eratuko dira. Ave Maria etxean, esaterako, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkartearen eta Kalitatearen Kontseilu Arautzai- learen egoitzak izango ditu. Museoaz gain, eraikin berrian areto nagusi bat, liburutegia, taberna, jatetxea eta dastaketa aretoa izango ditu.

Sagastia Txillida Lekun

Egitasmoak Hernaniko Udala eta Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkartea ditu atzetik, eta hilaren 22an Gasteizko Gobernuari aurkeztuko diote proiektua. Tolosako Artelatz enpresa ari da, bestalde, museoaren edukiak zehazten.

Ez da ahaztu behar Hernanik 11 upeltegi dituela gaur eta aspaldidanik izan duela lotura sagardoarekin. Eduardo Txillidaren ondarea gordetzen duen Zabalaga baserriak berak ere dolarea omen zuen. Baserriaren iragan hori berritu nahi dute artistaren oinordekoek, eta aurrerantzean urtero Sagardo Eguna eratuko dutela iragarri zuen Luis Txillidak. Eskulturak erakusteko erabiltzen den berdegunearen zati bat sagasti bihurtuko zutela esan zuen familiako seme zaharrenak, Luis Txillidak. Atzo bertan sagar landare batzuk sartu zituzten eta poliki-poliki gehiago aldatuz joango direla esan zuen. Badirudi, Hernani barruan eraiki nahi duten Sagardo Museoak Txillida Lekura datozen bisitarien zirkuitoan geraldi bat gehiago izan daitekeela, eta herrira bisitari gehiago erakar ditzakeela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
La UE no ataja la discriminación salarial de las mujeres
Jendartea
Juicio a cargos del PP por el recrecimiento de Esa
Mundua
Irán no descarta jugar su baza del crudo si se lleva su caso al Consejo de Seguridad
Kirolak
Un funeral de un equipo que está en la UVI, pero sigue vivo
Kirolak
Las dudas técnicas se filtran al campo
Kirolak
Víctima de su inoperancia ofensiva
Euskal Herria
La izquierda abertzale llama a una jornada de huelga y movilización
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea