GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-03-06
Mikel Aramendi
Bagdad

Estatu Batuek inbaditu zuteneko hirugarren urteurrena bertatik bertara dugunean, Irak gerra zibilean, nahiko luzerako gainera, murgiltzen ari den irudipena aho batekoa bihurtzen ari da. Norabide horretakoak dira azken gertaera guztiak. Samarrako meskitaren suntsipenaren ondorengo sarraskiak sosegatuta ere, gobernu berriaren osaketa erabat zapuztuta dago. Jaafari lehen ministro zahar/berriak Turkiara egindako bisitaldiaren ondorioz kurduek ezarri dioten betoa kolapsoaren errematea besterik ez da. Gerra zibilaren alternatiba ez den okupazioak, beraz, bere horretan jarraituko du...

Gerra hizpide den guztietan bezala, erantzukizunak salatzeko edota (beste) batzuen isiltasuna noraino den atseginezkoa edo konplizitatezkoa hausnartzen hasteko garaia izan behar luke, gutxienez. Halere, ez da hori kezkagarriena: etsipen moduko bat antzematen zaie gerra horren etsai porrokatuenak liratekeenei ere, igarritako zoritxarra nola betetzen den begira geratzea beste aukerarik ez bagenu bezala.

Bada, horrela geratzeko eskubiderik ere ez dugula deritzot. Ez dakit zer egin dezakegun, baina ondotxo igartzen dut gerra zibil horretan zer gerta daitekeen.

Hiru herritasun nagusiko Irak hori ‘garbiketa’ prozesu bizkor bezain bortxatuan murgilduta dago jada. Azkenaldiko hilketa gehienei erreparatuz gero, ezaugarri bertsuak dituzte gehien-gehi- enek: komunitate aniztasun gehieneko zonaldeetan gertatzen dira, eta lekuan lekuko gutxiengoa osatzen duen gizataldeak nozitzen ditu sarraskiak. Mezua oso argia da, beraz: bizi nahi duenak, bereak nagusi diren eskualdera ihes egin beharko du. Gerraren hitzaurrea da.

Bereizgarri oso nabaria edukiko du ordea Irakeko gerra zibilak: hiru komunitate nagusiak auzo dira, ezinbestez, hiriburuan, Bagdaden; oso bereziki bi handienek, xiiek eta sunniek, jarraipen territoriala dutelako harekiko.

XX. mendeko gerra zibilen zerrenda izugarrian ere ezingo da topatu sei milioi biztanleko hiritzar batean jazotako gatazka armatu luze baten aurrekaririk. Eskalan hurbilena Beirutekoa litzateke, baina egungo Bagdaden herena ere ez zen orduan Libanoko hiriburua, 36ko Madril bezalatsu. Sarajevo Bagdadeko edozein auzategi baino txikiagoa da.

Horrelako megapoli batean gerra zibilak ekar dezakeen sufrikarioak isilik geratzeko eskubidea ere ukatzen digu. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
La UE no ataja la discriminación salarial de las mujeres
Jendartea
Juicio a cargos del PP por el recrecimiento de Esa
Mundua
Irán no descarta jugar su baza del crudo si se lleva su caso al Consejo de Seguridad
Kirolak
Un funeral de un equipo que está en la UVI, pero sigue vivo
Kirolak
Las dudas técnicas se filtran al campo
Kirolak
Víctima de su inoperancia ofensiva
Euskal Herria
La izquierda abertzale llama a una jornada de huelga y movilización
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea