GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-06
Sarkozy: «Espainaren batasunean sinesten dut, nazio bikaina baita»
Nicolas Sarkozyk «Espainiaren batasunean» sinesten duela adierazi zuen atzo eta Jose Maria Aznarri esker «nazio bikaina» bihurtu dela ziurtatu zuen. PPko biltzarraren amaiera ekitaldian, presidente espainola «Europako handiki» izendatu zuen Sarkozyk. Bestalde, Rajoy Zapateroren Gobernuaren kontra aritu zen berriz ere.

MADRID

Barne ministro frantziar Nicolas Sarkozyk, «Espainiaren batasunean» sinesten duela adierazteaz gain, «nazio bikaina» dela gaineratu zuen, atzo, PPko biltzarraren amaiera ekitaldian egindako adierazpenean. Mintzaldiaren zati handi bat Jose Maria Aznar goraipatzen eman zuen, eta presidente espainol ohia «Europako handikia» dela ziurtatzera heldu zen. «Aznarren agintaldipean adore, buruargitasun eta modernitate lezioa eman dio Espainiak Europari, eta nazio bikain bihurtu da», azaldu zuen.

Horrexegatik, Aznarrek egindakoa historia liburuetan jasoko dutela adierazi zuen Sarkozyk. «Harro nago zure laguna izateaz;erakutsi duzun konpromiso, adore, buruargitasun eta arrakastagatik justizia egingo dizute historiak eta espainolek. Europako handiki bat zara», esan zion.

Horren haritik, bere alderdia, UMP eta PP etorkizunean lankidetzan arituko direla ziurtatu zuen, eta horixe jakinarazi zion Mariano Rajoy PPko buruari. «Zure eguna etorriko da, eta Espainia eta Frantziaren alde elkarrekin lan egingo dugulakoan nago», ziurtatu zion. Hortaz, «etorkizuna prestatzen» jarraitzeko eskatu zion Barne ministro frantziarrak.

Hiru egunez luzatu den biltzarra amaitzeko, Rajoyk hartu zuen hitza, eta, ohikoa denez, bere mintzaldi osoa aprobetxatu zuen Zapateroren Gobernuaren kontra aritzeko. PSOEk agintaldipean emandako azken bi urteak «denbora galdua» direla, eta PP «etorkizuneko itxaropena» dela esan zuen.

San Gil:«Babestu gaituzte»

Horrela, proiektu politikorik ez izatea eta aurrera begira planik ez edukitzea leporatu zion Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Gainera, PPko Gobernuak martxan jarritako ildoari PSOEk jarraitu ez izana ere kritikatu zuen. Hala ere, laguntza eskaini zion Zapateroren Gobernuari. «Lurraldeko politikan eta politika antiterroristan konponketa zaila izango duten akatsak gauza ez ditzan», esan zuen. Berme gisa, Aznarren agintaldian egindakoa aipatu zuen Rajoyk.

Bestalde, Maria San Gilek ziurtatu zuen, prentsa ohar baten bidez, PPko biltzarrak «babes eztabaidaezina» eman diola EAEko PPren ildo politikoari.



Sanz afirma que «Navarra es una pieza clave» en el proceso de paz

MADRID

El presidente navarro, Miguel Sanz, advirtió ayer al presidente español que Nafarroa «es pieza clave» en cualquier «proceso de paz» debido a su «integración en el engranaje constitucional». El líder de UPN, que también tomó la palabra en la jornada de clausura de la convención del PP, volvió a pedir a José Luis Rodríguez Zapatero que «ponga fin a su silencio» sobre el futuro de Nafarroa en un posible proceso de resolución.

Sanz agradeció al presidente español que «aclarara» en el Congreso que la autodeterminación de Euskal Herria no tiene cabida en el ordenamiento constitucional español, aunque insistió en sus reproches «porque aún no se ha pronunciado sobre el empecinado interés del nacionalismo vasco radical en lograr la anexión de la comunidad foral». «Navarra ­advirtió­ no puede estar en ninguna mesa de negociación».

En esta línea, reiteró que «en cualquier proceso de paz, Navarra no permitirá ningún cambio de paz por territorios porque queremos sentirnos parte de España, en la que estamos integrados por derecho propio».

Durante su intervención, además, Sanz incidió en la necesidad de mostrar «mayor firmeza y fortaleza contra el terrorismo» y expresó su convicción de que «el PSOE al final, vendrá al PP a implorar el fin de ETA».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
La UE no ataja la discriminación salarial de las mujeres
Jendartea
Juicio a cargos del PP por el recrecimiento de Esa
Mundua
Irán no descarta jugar su baza del crudo si se lleva su caso al Consejo de Seguridad
Kirolak
Un funeral de un equipo que está en la UVI, pero sigue vivo
Kirolak
Las dudas técnicas se filtran al campo
Kirolak
Víctima de su inoperancia ofensiva
Euskal Herria
La izquierda abertzale llama a una jornada de huelga y movilización
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea