GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-06
- Ohorezko maila
Kitmar Ordiziak denboraldiko partidarik erosoena izan du
·Garaipenaz gain, gipuzkoarrek puntu gehigarria ere lortzeko modua egin zuten

KITMAR ORDIZIA 41

MONTE CIENCIAS 3

ORDIZIA

Kitmar Ordiziak Ohorezko Mailan jarraitzeko urrats handia eman zuen Monte Ciencias menderatuta. Geratzen diren jardunaldietan oso gaizki egin beharko dute Axio Arañaren mutilek, maila galdu behar badute. Atzo, garaipenak ematen dituen lau puntuez gain, bost entsegu baino gehiago egiteagatik puntu gehigarria ere lortu zuten.

Atzokoan Monte Cienciasek sailkapeneko azkeneko postuan zergatik dagoen argi eta garbi utzi zuen. Ordiziak estraineko minututik jo zuen erasora, eta laugarren minuturako 7-0 aurretik ziren, transformatutako entsegu bati esker. Sevillarrek lehen minutuetan nolabait ere eutsi zien gipuzkoarrei, eta lau minutu geroago zigor bati esker emaitza murriztu ahal izan zuten.

Hortik aurrera, ordea, Ordizia erabat nagusitu zen. Palumbok bere zigor-kolpea gauzatu aurretik huts egindako bi aukera ere izan zituen, baina azkenean, hamahirugarren minutuan lortu zuen, eta taldea 10-3 aurreratu zuen. Hortik aurrera Kitmar bakarrik ikusi zen zelaian, eta atsedenera joan aurretik beste bi entsegu ere egin zituzten, nahiz eta bakarra transformatu zuen Palumbo argentinarrak.

Bigarren zatian ez ziren gauzak batere aldatu, urdin-gorriak jaun eta jabe izan baitziren. Andaluziarrak ia ez ziren entseguaren marrara inguratzen, eta goierritarrek beste hiru egin zituzten, nahiz eta Palumbok horietako bi gauzatu zituen. Ordiziak denboraldiko partidarik erosoena jokatu zuen, eta ez zuen izan aparteko arazorik garaipena lortzeko. Orain, hiru norgehiagoka geratzen dira Liga amaitzeko, eta etxeko azkeneko partida irabaztea nahikoa izango dute seguruenik ere. Baina, ahal bada, bi irabazi, eta lasai amai dezakete sasoia, azkeneko jardunaldia Santboianan izango baita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
La UE no ataja la discriminación salarial de las mujeres
Jendartea
Juicio a cargos del PP por el recrecimiento de Esa
Mundua
Irán no descarta jugar su baza del crudo si se lleva su caso al Consejo de Seguridad
Kirolak
Un funeral de un equipo que está en la UVI, pero sigue vivo
Kirolak
Las dudas técnicas se filtran al campo
Kirolak
Víctima de su inoperancia ofensiva
Euskal Herria
La izquierda abertzale llama a una jornada de huelga y movilización
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea