- Idi-probak
Aiako probek azkeneko ekinaldia izango dute
DONOSTIA
Aiako idi-probak gaur amaituko dira 22:00etatik aurrera hasiko diren probekin. Bertan izango dira harriaren ondoan, harriari ordu erdian tiraka jarduteko, Erleteren, Izetaren eta Telleriaren uztarriak.
Orain arteko markarik onena, atzo gauean izandako markak kontuan hartu gabe, Arientzaren uztarriarena da. Horiek lehen egunean egin zuten marka, atzo gauerarte behintzat, inork ez baitzuen ondu. 49 plaza, 6 zinta eta 2,75 metro egin zituzten, Intxortaren izenean aritutako idi horiek. Orain arteko sarrerarik onena izango du gaurkoan Aiako probalekuak, normalean azkeneko egunean izaten baita jenderik gehien. Baina gaur, gainera, Izetaren eta Telleriaren uztarriak bertan izango dira. Bata herritarra, eta besteak Uzkudunenak izandako idi dezente ditu, eta jendeak badu azken horrekin itxaropenik.
|