GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-06
- Areto Futbola (Emakumezkoen Ohorezko Maila)
Genets-ek lasaitzeko aukera ederra

DONOSTIA

Hegoalde Tolosakoak bigarren itzuli paregabea egiten ari dira, eta hori baieztatu zuten atzo Majadahondaren aurka 4-0 irabazi baitzuten, erabateko nagusitasuna erakutsita.

Lehen itzulian 14 puntu lortu zituzten 15 partidetan. Bigarrenean, berriz, dagoeneko 12 puntu lortu dituzte 5 neurketatan. Edo beste era batetako irakurketa eginda, lehen itzulian adina garaipen lortu ditu bigarrenean, guztira lau.

Indarrak berrituta dabil taldea, horretan zalantzarik ez dago, geroz eta maila hobea ematen dute. Atzo eguerdian Usabal kiroldegian jokatu zen neurketan ere horixe nabarmendu zen. Nagusi izan ziren etxekoak, eta bisitariei neurria hartzen asmatu zuten.

Ezer gutxi egiteko aukeran izan ziren madrildarrak. Burumakur amaitu zuten, nahiz eta lehen minutuetan Hegoalde estu hartzeko gogoa agertu zuten. Baina ezin izan zuten, eta esku hutsik itzuli behar izan zuten.

Jardunaldia amaitu ostean, sailkapena da horren isla egokiena. Zortzigarren da orain Hegoalde, eta seigarren postua dauka begiz jota, Zaragoza eta Kanaria lau puntura baititu. Jaitsiera postuen beldurrez egotetik, gora begira egotera pasa dira tolosarrak azken jardunaldietako lan onari esker. Hala ere, gauzak apurka-apurka egin nahi dituzte.

Hurrengo jardunaldiak, halere, baikor izaten jarraitzeko aukera ematen die. Valentzian sailkapeneko azkenaren aurka jokatuko du Hegoaldek hurrengo jardunaldian. Hiru puntu gehiago batzeko aukera ona, beraz. Lehen itzuliko erreferentziak balio badu, orduan tolosarrek 6-2 irabazi zuten, eta orduko garaipena errepikatu nahi dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
La UE no ataja la discriminación salarial de las mujeres
Jendartea
Juicio a cargos del PP por el recrecimiento de Esa
Mundua
Irán no descarta jugar su baza del crudo si se lleva su caso al Consejo de Seguridad
Kirolak
Un funeral de un equipo que está en la UVI, pero sigue vivo
Kirolak
Las dudas técnicas se filtran al campo
Kirolak
Víctima de su inoperancia ofensiva
Euskal Herria
La izquierda abertzale llama a una jornada de huelga y movilización
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea