GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-06
- Pilota - Binakako Txapelketa 2006
Olaizola II.a eta Zearra ere finalera, urteko partida gogorrena irabazita
·Asier Olaizola eta Iñaki Otxandorena bikain hasi arren, azken txanpan pot egin zuten

OLAIZOLA II - ZEARRA 22

OLAIZOLA I - OTXANDORENA 15

DONOSTIA

Aimar Olaizola eta Oier Zearrak final handirako txartela lortu zuten atzo Asier Olaizola eta Iñaki Otxandorenari 22 eta 15 irabazita, ziur asko, txapelketako partidarik gogorrenean. Aurrelari nafarrak eta atzelari bizkaitarrak Irujo eta Eulateren aurka neurtuko dituzte indarrak bientzako Binakakoan, lehen txapela litzatekeenaren bila. Hitzordua hemendik bi astera izango da, eta lekua oraindik ziurtatu gabe dago.

Hori bai, izerdia majo bota behar izan zuten atzoko irabazleek 22ra iristeko. Zenbaki hotz batzuk baino ez horren erakusle: orotara, 767 pilotakada jo zituzten, lehen zortzi tantoetan jada 300 pilotakadara iritsiak ziren, eta Oier Zearrak, esaterako, pilotakada gehien jo zituen gizonak, 246 aldiz eraman zuen pilota frontisera.

Hasiera bero-beroa

Partida ez zen bare hasi. Asierren bi sake eta Iñakiren akats baten ondoren, bi tanto amaigabek eman zioten hasiera ofiziala lehiari: 1-3koak 132 pilotakada eta zazpi minutu pasako iraupena izan zuen; 1-4koak 121 kolpe eta ia 7 minutu. Olaizola I.a oso ongi jokatuz ­atzera jo bai, baina aurrean ere saiatuz­ eta norgehiagokan oso sartuta hasi zen, eta anaia gazteari lana gogotik eginarazi zion. Sakea bikain baliatuz ­hiru sartu zizkion Zearrari lehen bost tantoetan­, urdinek lehen zuloa ireki zuten (1-5). Atzelariek ere, pilota oso luze jartzeaz gain, huts oso gutxi egin zituzten lehen tanto horietan.

Baina ohikoa den moduan, Aimarren susperraldia iristearekin batera, markagailua berdintzen hasi zen. Urdinek defentsan lan ona egin arren, Olaizola II.ak lau tanto ikusgarri egin zituen jarraian ­bat pilota txapa gainean jaitsiz, bestea ezker-aire bikain batekin eta hurrengo biak sakez­ eta markagailuan 9 eta 7 aurretik jartzea lortu zuten gorriek.

Anaietan zaharrenak, ordea, bazekien atzo irabaztea beste aukerarik ez zuela, eta berriz ere aurretik jartzea lortu zuen goi-mailako bi tantori esker (9-9 eta 9-10). Urduritasuna inoiz baino nabariagoa zen tanto horietan: Zearra eta Otxandorena elkarri traba eginez aritu ziren bizpahiru alditan, eta hor iritsi ziren atzelarien lehen hutsak. Asierren akats bakarretako batek 13nakoa ekarri zuen, eta lehia azken txanpan berdinduta sartu zen.

Bukaera azkarra

Inork arriskatu nahi ez, eta tanto luzeekin jarraitu zuen aurrera demak. Inork arriskatu nahi ez, eta partidak berdinduta jarraitu zuen (16-15). Baina nork edo nork lehertu behar zuen, eta urdinen hiruzpalau huts baliatuz, Aimarrek beste bi egin zituen maisutasunez eta zuzenean 22ra iritsi ziren.

Halabada, Olaizola II.ak bere bigarren finala jokatuko du 2003an Pascualekin Koka eta Belokiren aurka galdu eta gero. Oier Zearrarentzat lehen finala izango da aurtengoa.



Zearra: «Ni onena? Egoten jakin dugu»

DONOSTIA

Aimar Olaizolak ez zuen bere egunik onena izan atzokoa, ez behintzat tantoak amaitzeari dagokionez, eta Oier Zearraren segurtasunak bere biziko garrantzia izan zuen atzokoan. «Lauretan onena ni izan naizela? Aimarrek ez du luzimendurako egunik onena izan, baina biok kantxan egoten jakin dugu, eta hain hasiera gogorra eta gero, partidari buelta ematen jakin dugu», saihestu zuen galdera.

Lehen finala izango du aurtengoa bizkaitarrak eta ez zuen bere poza ezkutatu. «Kontrario oso gogorrak izango ditugu, Aimar eta Irujo aurrelari onentsuenak dira oraintxe bertan eta ahal dugun heinean finalaz gozatzen saiatuko gara. Ea txapela lortzen dugun», eskatu zuen.

Aimar ere irribarretsu agertu zen partida amaieran, batez ere, finalerako sailkatu izanagatik: «Txisparik gabe ibili naiz, tantoa amaitu ezinik, eta gaurkoan positiboena finalean sartzea izan da. Oier oso ongi aritu da, eta nik defentsan saiatu behar izan dut. Badut ilusioa binakako txapela janzteko, baina ez hiru jarraian irabazteagatik, lehenengoa izango litzatekeelako baizik».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
La UE no ataja la discriminación salarial de las mujeres
Jendartea
Juicio a cargos del PP por el recrecimiento de Esa
Mundua
Irán no descarta jugar su baza del crudo si se lleva su caso al Consejo de Seguridad
Kirolak
Un funeral de un equipo que está en la UVI, pero sigue vivo
Kirolak
Las dudas técnicas se filtran al campo
Kirolak
Víctima de su inoperancia ofensiva
Euskal Herria
La izquierda abertzale llama a una jornada de huelga y movilización
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea